|
Iruñea,
orokorki, dexente ongi komunikaturik dago. Zernahi
gisaz, sanferminetan garraioak, errepideak, trenbideak
eta beteta egoten dira, batez ere asteburuetan, kanpoko
jendea hurbiltzen den sasoian. Halatan, hobe duzu
bidaia denboraz prestatu, festan segundu bat bera
ere ez galtzeko. Seguru Viajes
Arga bezalako bidaia agentzia batek lagun diezazukela.
Txupinazoa, entzierroa, Pobre de mia edota zezenketak
ikusteko zerbitzuak
eskaintzen ditu. Asociación Navarra de Agencias de Viaje
edo Viajes Tournasol
bidai agentzian ere galdetu dezakezu.
Hona hemen garraioei buruzko informazioa, ordutegiak,
bideak, prezioak etab. Beti bezala, poltsiko mota
guztietako modukoak daude. Beraz, informa zaitez ongi,
Uztailaren seian elkar ikusiko dugu eta.
Non dago Iruñea googlemaps-en?
AUTOZ BAZATOZ
Madriletik: hartzazu A-2 errepidea (autobia) Medinaceliraino;
hortik N-111 Soriaraino; Soriatik N-122 Tuteraraino
eta hortik N-121 errepidea edo AP-15 autobidea Iruñeraino.
Autobide hori pagatuzkoa da: Tutera-Iruñea.
83 km, 7,40 € (bi alditan ordaindua). Guztira
lau ordu banaz bertze (400 km inguru).
Bartzelonatik erosoena AP-2 autobidea hartzea da Zaragozaraino
(Alfajarín) eta hortik Tuteraraino (AP-68). Ondoren
AP-15 hartu Iruñeraino. Hiru tarte horiek pagatuzkoak
dira: denetara 35,80 €. Lleidatik heldu bazara
merkeagoa da 24,70 €.
Parisetiz autoz heldu bazara, hoberena duzu Irundik
sartzea. Baina bidenabar turismo pixka egin nahi baduzu,
beste sarbideak (Ibardin, Dantxarinea, Luzaide, Eugi)
hagitzez interesgarrigoak dira. Irundik, biderik laburrena
eta politena, N-121 hartzea da, Belaten barna. Baina
presatua bazabiltza, hobe duzu Donostiaraino segitu
eta A-15 autobidea hartzea (debalde Irurtzuneraino.
Handik Iruñera, 20 km, 1,75 €). Azkarrago
eta erosoago joanen zara. Irun-Iruñea autobidez:
ordu bat. Belaten barna: 1,30 h.
Autoz heldu bazara, komeni zaizu zenbait gauza jakitea aparkatzea
eta barne trafikoaren gainean.
ABIOIEZ
Noaingo aireportua Iruñetik zazpi
kilometrotara dago. Lanegunetan Madrilerako zazpi
hegaldi izaten dira eta Bartzelonarako bost, bai joateko
bai etortzeko. Asteburuetan ere badira hegaldiak.
Bi hiri horietatik arazorik gabe lotzen ahal da munduko
aireportu nagusiekin. Iberia konpainiarekin 90 2 40
05 00 telefono zenbakiaren bidez egiten ahal dituzu
erreserbak eta www.iberia.com, eta www.spainair.com en hobeki informatzen ahal zara.
TRENEZ
Trenez eroso etorri nahi baduzu, Madrildik eta Bartzelonatik
baizik ez. Beste trenbideak konplikatuegiak edo eskasegiak
dira. Madrildik (Atochako estazioa) egunero ateratzen
da tren bat 7'15ean, 9'50ean, 14'10ean eta beste bat 19'30ean:
hiru ordu pasatxotan egiten du Iruñerako bidea,
48,50 € pagatuta. Bartzelonatik ere egunero izaten
dira trenak 7'00, 12'30 eta 22'00ean, 6 orduko bidaia.
Lehenbiziko biak 32,30 € balio dute. 22'00eakoak
41,20€. Sanferminetan, jakina, lepoz egoten
dira Iruñera doazen trenak. Beraz askoz lehenagotik
erosi behar dira txartelak.
Iruñeko estazioa aparte samar dago, oinez ezin
joateko moduan, baina autobusak baditu, merkeak, hamar
bat minuturo zentrora joateko, eta baita taxiak ere.
Estazioko telefonoa: 902 24 02 02 (erreserbak eta
informazioa). Bertze hiri batzuetatik trenen ordutegiak
kontsulta ditzake zu honako helbidean: www.renfe.es
AUTOBUSEZ
Autobus asko egoten dira egunero Madrildik Iruñera. Conda (tel. 948 22 10 26) eta txartelaren prezioa 22,82 € da. Ordutegia:
8'00, 10'30, 15'00, 17'00, 19'30 eta 1,30etan. Ostirala eta igandeetan
ere autobusa bada 12'00, 14'00, 16'30, 17'30 eta 21'30etan.
Bartzelonatik ere badira, Nord estaziotik, ordu hauetan:
7'30, 15'00 eta 23'00etan. Sants estaziotik, berriz:
8'00, 15'30, 15'45 eta 23'30etan (ordu erdiko diferentzia
egoten da Nord eta Santseko zerbitzuen artean). Bost
ordu t´erdi inguru irauten du bidaiak. Konpainiaren izena Vibasa da (948 22 09 97).
Ez da toki problemarik izaten: konpainiek behar adina
bus jartzen dituzte eskaerari abasto emateko. Hala
ere, komeni da zerbait lehenagotik erostea txartela,
batzutan eskaerak ustekabean harrapatu eta behar adina
autobus ezin jarriz ibiltzen direlako.

Iruñea inguruko beste hirietatik ere egoten
dira autobusak: Gasteiz (La Burundesa, www.laburundesa.com eta 945 26 46 26 / 948 22 17 66), Donostia (La Roncalesa, 948 22 20 79), Bilbo (La Burundesa, www.laburundesa.com eta 94 427 11 11 / 948 22 17 66), Zaragoza (Conda, www.conda.es eta 948 22 10 26) eta Santander (La Burundesa, www.laburundesa.com eta 948 22 17 66).
Iruñeko autobus geltokia zentriko samarra dago
(Conde Oliveto 2). Bertan duzue Iruñeko
kontsigna publiko bakarra, nahiz eta sanferminetan
San Frantzisko plazara eramaten duten bertan hobekixego
ibiltzeko.
|