Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Gastronomia
Portaera arauak
Nola jantzi
Historia
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

NOLA JANTZI

¿Zer esan sanferminetako janzkeraz, mundu guztiak baitaki nolakoa den? Galtza-atorrak txuri, gerrikoa-paineluak gorri. Horrela janzteko ohitura berri samarra omen da (mende honen bigarren erdikoa), baina sustrai egin du, aitortu egin behar da. Dena dela, jende asko horrela janzten bada ere, jantzi hau ez da erabat orokorra: bertako askok ere ez du eramaten, eta ez da, jakina, nahitaezkoa ere. Gustu kontua da. Kanpotarra bazara eta duda baduzu uniformez joango ote zaren ez ote zaren, kontuan izan jazkera honek eragozpenak-abantailak dituela, edo euskara garbiagoan, on-gaitzak.
Nolanahi ere den, xehetasun batzuk jakin behar dituzu:

- Oinetakoak libre dira, araudiak ez du ezer markatzen. Oinetako tipikoenak (nahiz hauek ere oso berriak), zinta gorriiko espartin txuriak dira. Baina inor gutxi ikusiko duzu horrelakoekin. Politak dira baina ez oso praktikoak: zorua sanferminetan lohitsu antza egoten da nonnahi eta espartzua arin demonio bustitzen da. Gainera, ez dira erosoak: oina delikatua duenari babak egiten dizkiote, eta bestek zanpatu edo kristaletatik babesteari begira, oinutsik joatea bezalakoa da.
Deportiboak dira onena. Kontuan hartu zapatek janzkerako beste edozerk baino gehiago sufritzen dutela. Eginahalean ez eraman ezer berri-berririk edo garestirik edo hondatuta pena hartuko duzunik, hondatu egingo zaizu eta.

- Gerrikoa galbidean da, aski deserosoa delako. Ez askatzeko, badirudi korapilo sekreturen bat egin behar zaiola, mirakuluzkoa, eta soilik umetan Jarautako iniziazio zeremonia ilun batzuetan ikasten dena. Handik pasa ez garenok beti laxoan eramaten dugu gerrikoa. Kristoren traba.

-Besobeteko hegala duten txapela gorri mariatxi kutsuko horiek, EZ DIRA SANFERMINETAKOAK, nahiz kanpotar askok hala sinetsi. Aski afrusak gara, ezin uka, baina ez hainbesteraino.

- Bertako jendeak bilduta eramaten ditu galtza barrenak, bi helbururekin:
Astopito zarpailaren itxura areagotzeko, asko kotizatzen baita sanferminetan. eta Galtza barrenak salbatzeko arestian errandako lohi-salda traidoretik, gero ezin garbitu izaten baitira inondik ere; anilina baino zeragoko tintea, hi.

- Oinarrizko janzkeraz gain, osagarriak ere badaude. Konparazio batera brusa: oihalezko zamarra bat da, izterrarainokoa, oso praktikoa eta baliagarria inguruan dabilkizun kraka-kakaren kontra, egunsentiko hotzen kontra, edo halako batean gogoa egin eta zintz egiteko, edo lokietako izerdi hotza xukatzeko entzierroan sartzen bazara. Finean, edozertarako. Peñek kolore banako zamarra izaten dute. Peñez kanpoko jendeak beltza izaten du brusa, kolore zikinestalia.

- Gero milaka zabor klase eraman daiteke soinean: atorra loredunak, guatinezko batak, xirak, mexikar kapelak, vikingo adarrak, walkiria txirikordak, markes pelukak... E.a. Zezenketako eguteran ikusten da, guk uste, osagarri gehien eta beranduago Jarauta kalean goizeko ordu txikietan.

Osagarri hauek etxetik ekartzen dira, jakina, edo bestela kalean erosten edozein izkinatan. Sanferminak munduko purtzilketari guztien bilgune eta paradisu dira. Batzuk hemengoak dira eta beste batzuk oso urrutikoak, konparazio batera makina bat beltz, plastikozko bisuteria oso arrakastatsua saltzen ibiltzen direnak. Sosa eztabaidagai, bortxatu gabe beti ere: jendea premia handian egoten da eta.