KASU KRISTALEI
Tabernek Sanferminetan ez dute kristal ontzirik erabiltzen,
baina botilak, berriz, airez-aire ibiltzen dira. Funtsean:
bazterrak bete kristal egoten da lurrean. Festei hastapena
ematen dien Txupinazoa bera ere milaka txanpan botilen hustearekin
ospatzen da eta ondoren botilak bazterretan uzten dira,
maiz apurtu ere egiten direlarik; beraz kasu emaneta jantzi
oinetako egokiak. Ez da komeni sandaliez ibiltzea, edo oina
babesten ez duten zapatez: larrialdietatik pasatzen diren
asko eta asko kristalez ebakiak etortzen dira. Gainera sandaliak
ez dira zapata ona jendetzetarako (oina zanpatu egingo dizute)
eta are gutxiago lurrean hainbeste kaka eta kraka egoten
delarik.
|