KASU LAPURREI
Festa larri guztietan bezala, Sanferminetan ere holako eskutrebe
asko egoten dira. Oro har zorro ebasle eta holako klasekoak
izaten dira, ez hainbeste lapur bortxa erabiltzen dutenak
(ikus telefono praktikoak polizia eta denuntziak egiteko).
Zabor ebasleak urtetik urtera gehiago dira: jendea pilatzen
den toki guztietan ibiltzen dira.
Dirutza handirik, beraz, ez eraman aldean (nahita ere ezin
eraman, zera!), ez dokumentu inportanterik. Nortasun agiriaren
fotokopia bat egin, zerbait gertatu eta identifikatu behar
bazaituzte ere, eta utzi orijinala ongi gordeta, hotelean
edo kontsignan (sanferminetan San Frantsisko plazan, tel.
948 21 24 80).
Gauez txorakeri handia da foto kamara batekin ibiltzea,
fotografo profesionala ez bazara behintzat: eskaka ari zara
norbaitek lapurtzeko edo apurtzeko, edo, baitere, moxkor
ikusgarria harrapatu eta galtzeko; onenean ere traba besterik
ez dizu egingo gau guztian. |