PEÑEN
ATERERA
Zezenketa bukatzen denean, peñak
plaza erdira salto egin, zeinbere pankartaren
eta musika bandaren inguruan bildu, eta
plazatik ateratzen dira musika joaz eta
dantzatuz, mantxaz,lurrinez eta krakaz
lepo eginda. Ikusgarria da.
Parte hartzeko, komeni da lehenago eguterako
zezenketan egotea: zortziak aldera kallejoiko
ateak irekitzen dituzte (Entzierroko sarrera
da) eta libre da plazako biribilera sartzea
peñekin ateratzeko. Baina egia
esan hola hotz-hotzean zail samarra da:
burrunba
izugarria, estuasuna, oinkazoak, izerdi
patsa, mundu guztia denetariko krakaz
eta likinez lepo eginda, hori dena ez
da erreza soportatzen behar bezala "preparatuta"
ez bazaude.
Peñak plazatik atera, Plazalkastilloraino
elkarrekin joan, ikusle jendetzan barrena
eta h andik zein bere lokalera joaten
da, bide luzeago edo motxago batetik eta
geldiune mordo bat eginaz zintzurra bustitzeko.
Ikusteko
ere, aterera merezi du. Gauza benetan
harrigarria da, lasai eta garbi dagoenarentzat,
moxkor koadrilla hau ikustea, zeharo eskutatik
joanak, bere kasa, beste mundu batean,
erotu beharrez dantzan burrunba infernal
baten erdian, kemen agerkari txundigarria.
Peñen aterera ez da agian oso eskola
ona umeentzat, baina halare, makina bat
familia egoten dira ikusle beren umeekin.
Agian umea etsitzen hasteko Sanferminak
zer diren. Umeak txoratzen egoten dira.