SU
ARTIFIZIALAK
23.00 Ziudadela, Bueltalkastillon. Egunero,
gaueko hamaiketan, ordu erdiko su artifizialak
egoten dira ziudadelatik. Merezi du egun batean
ikustea: nahiz egun batetik bestera alde handia
egoten den, Iruñeko su artifizialak
onak izaten dira eta gustora asko egoten da
belarretan etzanda zerura begira.
Ikusteko, parte zaharretik ateratzea
onena, barrenean beti egoten baita teilatu puskan
bat ikustea trabatzeko. Joan zaitez Ziudadela
aldera (mapa)
eta non iruditu ongi ikusten dela, hantxe gelditu.
Toki ona, konparazio, Bueltakastilloko parkea
da, belarretan esertzeko edo etzateko modua dagoelako.
Ez dago denborarekin joan beharrik: ez da toki
problemarik izaten eta.
2000tik aitzina Nazioarteko Sanferminetako
Su Artifizialen Lehiaketa egiten da eta bertan
festetan parte hartzen duten piroteknia etxe guztiek
parte hartzen dute. Txapelketa honetako irabazleak
hauexek dira:
2000. Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza)
2001. Pirotecnia
Pablo (Cangas del Narcea-Asturias)
2002. Vicente
Caballer (Godella-Valentzia)
2003. Vicente
Caballer (Godella-Valentzia)
2004. Ricardo
Caballer (Godella-Valentzia)
2005. Vicente
Caballer (Godella-Valentzia)
2006. Vicente Caballer (Godella-Valentzia)