21.00 Bederatzietan, Plazalkastilloko
kioskoan euskal herri musika jotzen dute, txistu eta gaita.
Jendeak behean dantza egiten du. Giro gustagarri eta probintzianoa.
Moxkortuta ba zaude, kasu: komentzituko zaituzte "Larraindantza"
dantzatzeko, joaldiaren erregina baita, izugarri luzea eta
izugarri konplikatua; berdin da, inork ez dizu kasurik egingo.
22.00 Hamarretan, zezensuzkoa
egiten da haurrentzat. Done Jakue plazatik irten eta Estafeta
eta Mercaderes karriketatik abiatzen da. Zezen itxurako
tramankulua kalean gora eta behera dabil petardoak, suziriak
eta sugarrak boteaz.

23.00 Hamaiketan su artifizialak hasten dira ziudadelan. Merezi du ikustea.

Afaldu ondoren, aukera
duzu: edo Sanfermineko parranda
alkoholikoari ekin, edo ikuskizunen bat ikustera joan edo berbena batera edo barraketara. Edo,
baitare, denetatik egin, gau guztian zehar.
Libre duzu barrenak agintzen dizun guztia egitea, gorputzak
alto esan edo argia hasi eta dianen soinua entzuten hasi arte. Orduan tenorea da entzierroa
ikustera, edo bertan parte
hartzera joateko. |