Sanferminetan gauez bizitzen da batez
ere. Askok hasten dute eguna bazkaltzeko orduan eta
pixkanaka pixkanaka esnatzen dira telebistan ikusiaz
Frantziako Tourra.
Gero hasten da zezenketarako
prestaketa. Zezenketa (6.30) da jende askorentzat benetako
hasiera egunarentzat.
Peñak
plazatik atera
eta afal ordura bitartean, ordu tonto batzuk daude. Zenbait aktotan kuskuseatuz beteko dituzu:
21.00 Bederatzietan, Plazalkastilloko kioskoan euskal
herri musika jotzen dute, txistu eta gaita. Jendeak
behean dantza egiten du. Giro gustagarri eta probintzianoa.
Moxkortuta ba zaude, kasu: komentzituko zaituzte "Larraindantza"
dantzatzeko, joaldiaren erregina baita, izugarri luzea
eta izugarri konplikatua; berdin da, inork ez dizu kasurik
egingo.
22.00 Hamarretan, zezensuzkoa egiten da umeentzat Estafetan eta Mercaderes kaleetattik.
Zezen itxurako tramankulua kalea gora eta behera dabil
petardoak, suziriak eta sugarrak boteaz.
23.00 Hamaiketansu
artifizialak hasten dira ziudadelan. Merezi du ikustea.
Afaldu ondoren,
aukera duzu: edo Sanfermineko parranda
alkoholikoari ekin, edo ikuskizunen bat ikustera joan edo berbena batera edo barraketara.
Edo, baitare, denetatik egin, gau guztian zehar.

Libre duzu barrenak agintzen dizun guztia egitea, gorputzak
alto esan edo argia hasi eta dianen soinua entzuten hasi arte. Orduan tenorea da entzierroa
ikustera, edo bertan parte hartzera joateko.