| BARNE GARRAIOA
Gure iradokizuna hauxe da: sanferminetan oinez mugi zaitez. Ekologikoa da eta festara heltzean hautsiko duzun osasuna zaintzen duzu. Iruñea txikia da, hiriko beste puntaraino joateko ordu erdiz ibili beharko duzu askoz jota eta, esan bezala, trafikoa kaosa da sanferminetan, batez ere Alde Zaharreko inguruetan.
TAXIA
Taxia erabil dezakezu, baina urrun bazoaz eta presaka bazabiltza bakarrik merezi du, sanferminetan oso korapilatsua baita zirkulazioa erdigunean. Egia da taxiak hiri garraiorako mugatuta dauden lekuetatik sar daitezkeela eta pertsona zaharrentzat edo elbarrientzat irtenbide ona izan daitezke. Tarifak ofizialak dira eta taximetroaz kalkulatzen dira: ezin da traturik egin. Bestalde, Iruñean ez da ohikoena taxiak kaletik doazela geraraztea; beraz, eskua altxatzen badiezu, ziurrenik haiek agurra itzuliko dizute, baina ez dira geratuko. Ohikoena haien geltokietan hartzea edo honako telefonoetara deitzea da: Taxi San Fermín 948 35 13 35 eta Radio Taxi 948 23 23 00.
TAXIEN HIRIARTEKO ZERBITZUEI EZAR DAKIZKIEKEEN GEHIENEZKO TARIFAK: |
Egindako kilometro bat
|
0,47 euro
|
Ordubeteko itxaronaldia
|
13,35 euro |
Gutxieneko zerbitzua
|
3 euro |
Lehen ordubeteko itxaronaldian zehar erabiltzaileak hamabost minutuko doako itxaronaldia erabiltzeko eskubidea du. Hura igarota, hurrengo denbora tarteak ordu laurdeneko zatietan neurtuko dira…
|
...zati bakoitzak 3,3375 euro balioko duelarik |
23:00ak eta 06:00ak bitartean egindako
gaueko zerbitzuetan, hala nola larunbat eta jaiegunetako 00:00ak eta 24:00ak bitartekoetan, zenbatekoa gehituko da…
Noain - Iruñeko aireportuan jatorria edo
helbidea duten zerbitzuek hiri-salneurriekiko 1,96 euroko igoera izanen dute. 2007/01/19ko NAO, 9. alea. |
%25 eguneko tarifaren gainetik
1,96 euro tarifaren gainetik aireportura baldin bazoaz |
Iturria: Iruñeko Udala eta Iruñerriko Mankomunitatea.
HIRI AUTOBUSA
(ESKUALDEKO HIRI
GARRAIOA edo
“BILLABESAK”)
Hiri autobusen sarea aski eraginkorra da, nahiz zenbait ordutan nolabaiteko “pilaketa” sortzen den, mundu orok autobusa ordu berean hartu nahi izaten baitu. Haien maiztasuna ongi samar dago,
hamar-hamabost minutuetatik hasi eta ordu-erdira arte ibilbide luzeenean. Garrantzitsua da autobus berezi batzuk gau osoan zehar ibiltzen direla oroitzea, auzoetara eta eskualdeko herrietarakoak.
Garrantzitsua da halaber helbideen izenak egiaztatzea, izan ere, esate baterako, tren geltokira joaten den autobusean RENFE irakurtzen baita, eta ez tren geltokia zehazki. Festaren erditik pasatzen da Sarasate pasealekuaren ondotik eta geltokira berera joaten da.
OSO GARRANTZITSUA DA SARASATE PASEALEKUKO GELDIALDIAK KANPOAN EGITEN DIRELA KONTUAN IZATEA, NAVAS DE TOLOSA KALEAN, ALEGIA, ETA EZ BARRUAN (MAPAN AGERI DEN BEZALA), MUSIKARAKO INSTALAZIOAK ETA EGUNEZ NAHIZ GAUEZ EGITEN DIREN MUSIKA IKUSKIZUNAK DIRELA ETA.
Lor ezazu autobusen mapa ofiziala hemen.
Auzo batean lo egiten baduzu, egiten dituzun ziraldoak biderkatzen dizkizuten alimaleko ibilaldiak aurrezteko baliagarri izanen zaizkizu autobusok. Gainera, autobusetan oso gauza bitxiak ikus daitezke tarteka, bidaiariak protagonista dituen zuzeneko antzerkia. Zerbitzua erabil dezazun gomendatzen dizugu. Eta, ez dezazula ahantz, Iruñean hiri-autobusei “billabesak” deitzen diegu. Badago Iruñerriko Mankomunitateko Hiri Garraio Zerbitzuan bezeroentzako arreta telefono bat, honakoa: 901 502 503
Lor ezazu autobusen mapa ofiziala hemen.

|