Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Zezenen bidea
Nola parte hartu
Nola ikusi
Entzierro txikia
Kapotiko
Giza pilak
Betizuak
Historia tragikoa
Historia
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 
  ENTZIERROA

Sanferminetako gertaerarik sonatuena da dudarik gabe. Harexek eman dio fama Iruñeari eta harexegatik urtean aste batez munduko albistegi guztietan azaltzen gara. Goizeko zortzietan izaten da, uztailaren 7tik 14era arte (6an ez dago entzierrorik). Uztailaren hamabostean azken gau txoriek entzierroaren parodia txiki bat egiten dute: billabesaren entzierroa.
Entzierroa lasterraldi bat da: bi-hiru minutuz Iruñeko hainbat gaztek (eta ez hain gaztek) zezenen aurrean laster egiten dute. Batzutan askoz gehiago iraun dezake ustekaberik izaten bada). Lasterrak 800 bat metroko bidea egiten du eta partehartzeko ez da inon izenik eman behar: korrikatzeko gogorik izanez gero, ibilbideko tarteren batean sartu eta ahalik eta hobekien egitea da garrantzitsuena.

Garai batean entzierroaren lasterrak arrazoi bakarra zuen: egunero kanpotik plazaraino zezenak ekarri beharra. Kamioirik ez izan orduan eta bistan dena, kalean barrena ekarri behar. Pixkanaka jendea zezenen aurrean laster egiten zaletu zen, emozioa eta arriskua probatzeagatik. Urteak joan urteak etorri, gero eta lasterkari gehiago biltzen dira eta gaur ikuskizun izugarri jendetsua da.

Orain ez dizugu emanen entzierro bidearen xehetasunik, lasterraren ikuspen orokor bat baizik:

Gauaren bukaera aldean, oholezko hesi doblea jartzen da entzierro bidearen alboetako kaleak ixteko. Kaleak hustu eta garbitu egiten dira, gaueko kondarrez zikinduta egoten baitira, eta polizia jendea kanporatzen hasten da.

Erran bezala bi hesi daude; haien artean debeku da ikuslerik egotea. Mediku jendea baizik ez. Barrenaldeko hesiak, gainera, erabat libre behar du inor behartzen baldin bada hartara salto egin ahal izateko. Azken langa bere tokian delarik, kale osoa pasabide bakarra bihurtu da, batere aterabiderik gabekoa. Parte hartu nahi dutenek bi ate dituzte entzierro bidean sartzeko: bat merkatuan eta bat Udal plazan.

Entzierroa hasi baino lehenxeago lasterkariek beren burua gomendatzen diote Santo Domingo hasieran dagoen santuaren irudiari. Santo Domingo Aldapako toki hau peñen zapiez apaindurik dago. Kantuak honela dio: "A San Fermín pedimos, por ser nuestro patrón, nos guíe en el encierro dándonos su bendición".

Ondoren etxafero baten hotsa aditu da: zezenak ateratzen direla abisatzen du. Ondoretsuan beste bat: zezen GUZTIAK kalean direla esan nahi du.

Orduan hasten da benetan entzierroa: zezenak izugarri laster doaz, ezin segi ahala: ezin da zezen baten abaila denbora askoan berdindu (gogoan hartu hori, zein ere atleta handia zaren). Beraz gauza holatsu joaten da: zezenak iritsi baino lehen hasten da jendea lasterka, hasieran poliki eta gero arin demonio; hurbil dituzunean, haien aurrean iraun (hurbilago nahiz urrutiago, zenbateko arriskua nahi duzun), eta ondoren iskintxo eginda zezenen bidetik atera eta zure burua babestu paretaren kontra edo hesi batera salto eginda (hesirik badago).

Zezenen aurrean laster egitea berez arriskutsua da (zezen bat, inork ez badaki ere, 600 kiloko piztia da, izugarrizko adar pare batez hornitua). Baina horrez gain entzierroak beste arrisku batzuk ditu: beste lasterkariak, milaka izaten baitira gaur zurekin batera parte hartzen dutenak. Erne ibili beraz ez estrapozo egiteko eta aldamenekoren batek ez lurrera botatzeko. Asteburuetan izaten da masifikaziorik handiena, orduan ia doble kanpotar etortzen baitira Iruñera.

Entzierro bideko
puska bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu: lasterkari asko toki jakin batean laketuta daude.

Zezenak pasa direnean, akabo da entzierroa zuretzat eta satisfazio handi bat sentituko duzu: oraindik bizirik egotekoa. Batzutan, ordea, zezen bat saldotik bereizi eta buelta emanda atzera etortzen da. Oso arriskutsua da, baina bakanetan gertatzen da. Ezeren problemarik ez badago, handik gutxira hirugarren etxaferoa adituko duzu (zezen guztiak plazan dira), eta laugarren bat zezen guztiak beren ukuiluan direnean; dena bukatu da. Lehenbiziko eta azken etxaferoen artean pare bat minutu baizik ez dira joaten, baina hango minutuak!

Bueno, horra guk esan entzierro bat zer den. Orain, argihastera arte esna ailegatu bazara, aukera duzu: lotara joan, txoro bolara batek jo eta laster egin, , edo toki bat eskuratzen saiatu, handik trankil asko ikusteko

Documento sin título