Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Zezenen bidea
Nola parte hartu
Nola ikusi
Entzierro txikia
Kapotiko
Giza pilak
Betizuak
Historia tragikoa
Historia
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

ZEZENEN BIDEA

1. Entzierroa Santo Domingo aldaparen beheko aldean hasten da. Lehenbiziko puska hau, 280 bat metrokoa, entzierroko puskarik arriskutsuena omen da, hala dio ohiturak; zezenek hemen inon baino azkarrago egiten dutelako laster. Ukuilutik atera berriak dira eta berehala hurreratzen zaizkizu. Zehatzago esateko, kalearen azken puska, Udal Plazan sartu aurrekoa, omen da parterik arriskutsuena, han ez baitago inolako babeslekurik erretiratzeko. Gogoan hartu hori zure lasterra non hasi erabakitzeko.

Tarte honetako beheko aldean hobi moduko bat egina dago horman eta barrenean San Ferminen irudi bat. Lasterkariek otoitz antzeko zerbait zuzentzen diote lasterra hasi baino minutu batzuk lehenago.

2. Lasterbidea zabaldu egiten da Udalean eta Mercaderes kalean. Ehun bat metroko tartea da. Zezenek abiada piska bat galtzen dute. Bidea okertu egiten da ezkerrera, horregatik zezenak oro har eskuin aldera lerratzen dira eta batzutan Mercaderes kaleko espaloia bete eta "eskobatu" egiten dute. Tarte honetan aukera handia dago hesietara salto egiteko babes bila, hemengo hesia bide guztiko luzeena baita.

3. Mercaderes bukaeran bidea angelu zuzena da eta Estafetan gora egiten du. Hemen bi gauza gogoan hartu behar dituzu: arrisku handia du hemen bira ezkerraldetik emateak, hau da, kanpoaldetik; inertziak kanpo aldera bultzatzen ditu zezenak; maiz asko jo hesiaren eta hormaren kontra, eta erori ere egiten dira. Talka hortan beti despistaturen bat harrapatzen dute tartean. SAIA ZAITEZ BIHURGUNEA ESKUINALDETIK HARTZEN, HAU DA, BARNE ALDETIK. Bihurgune honetan galtzadarriak nahita pikatuta daude, zezenak ez labantzeko.

4.Estafeta: Zezenak nekatzen hasiak daude eta mantsoago doaz. Baina bestaldetik arriskua handitu egiten da, zerengatik tarte honetan askotan zezen laxoren bat egoten baita, Mercaderesko bihurgunean erorita.

5. Telefonikako tartea. 90 metro. Zezenak oso mantso doaz, baina askotan bakarka ere bai. Lasterkari trebatu gabe asko ere egoten da hemen eta horrek arriskua sortzen du.

6. Plaza sarrera. Hemengo arrisku handiena zera da: giza metak/pilaketak sortzea.

7. Behin plazara sartuz gero, arrain buztan moduan barreiatu eta hesian babesten bazara, arauak agindu bezala, ez dago arrisku handirik. Horrela dobladoreek libre dute beren lana egitea. Baina plaza erdira lasterka segituz gero, erabat zezenaren mende geldituko zara.

Documento sin título