
Luis
del CAMPO JESÚS Iruñean
jaio zen 1912ko martxoaren 31an eta Zaragozan
burutu zituen bere Medikuntzako ikasketak.
Auzitegiko medikua izateaz gain, Zaragozan
Medikuntzako akademikoa eta Nafarroako
Unibertsitate Pribatuan ere Medikuntza
Legaleko katedratikoa izan zen. Mediku
lanetan aritzeaz aparte, hainbat liburu
idatzi zituen, Medikuntza arlokoak, Nafarroako
pertsonai historikoei buruzkoak, entseilu
historikoak eta batik bat zezenen inguruko
gaiak jorratzen zituztenak. Azken hauetan
aditua bihurtu zen urteekin. Zezenen
inguruko
gaiak lantzen dituzten lanen artean aipatzekoak
dira,
besteak
beste: “El encierro
de los toros”, “El encierrillo”,
“Cómo y por qué muere el
toro de lidia”, “Pamplona y sus
plazas de toros”, “Toreros Goyescos
en Pamplona”, “El traje del torero
de a pie”, “Pamplona y su primera
plaza de toros fija”, “Pamplona
y toros. Siglo XVII”, “Pamplona
y toros. Siglo XVIII”, “Historia
Trágica del Encierro”…etc.
Zaletu amorratua izateaz gain, Iruñeko
entzierroari buruz gehien ikertu eta idatzi
duen pertsona izan da. 1995an hil zen, 83 urte
zituela.
*"Historia Trágica
del Encierro"
maqueta: M.Sinues (Castuera I.G.)
realización e impresión: Castuera
I.G.
I.S.B.N. 84-400-4864-5
D.L. NA-498-78