Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Zezenen bidea
Nola parte hartu
Nola ikusi
Entzierro txikia
Kapotiko
Giza pilak
Betizuak
Historia tragikoa
Historia
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

NOLA PARTE HARTU

Honaino ailegatu bazara, klaro dago gogoa duzula entzierroan larrua jokatzeko. Argi ibili. Kaos honek baditu, kaos guztiek bezala, arau batzuk; betarik baldin baduzu, ikus itzazu entzierro batzuk parte hartu baino lehen. Hemen dituzu aholku batzuk entzierrotik osorik ateratzeko.


Ibilbidean sartzeko, hartarakoxe sarreretara joan behar da. Ibilbidea hustu eta garbitu egiten da entzierroa baino lehen eta lasterkariak ezin dira bertan sartu goizeko 7:00ak jo ondoren. Ordu horretatik aitzina eta 7:30ak bitarte bi ate baizik ez da egoten hesian sartzeko: bat Udalean eta beste bat Merkatu Plazan. Ez saiatu nonnahitik sartzen, aitzindariekin problemarik nahi ez baduzu (informazio interesgarria: ordu hauetan, agintariak nahiko erraz dantzatzen ditu eskuak eta porra).

Mozkortuta laster egitea erokeri izugarria da. Bai zuretzat eta bai beste guztientzat oso arriskutsua.

Begia eman zure inguruan zer gertatzen den: laster egin bitartean, begira zezenak zer distantzira dauden; bestela konturatzerako gainean izanen dituzu. Aldi berean, begia eman aurrean zer duzun, ez estrapozo egiteko parera ateratzen zaizkizun gauzekin, lasterkari eroriekin eta abarrekin... hasi pentsatzen ja non erretiratu behar duzun. Ez da erreza.

Zezenari dei egitea oso arriskutsua da. Zezenak, berez, ez dute inolako gogorik inori erasotzeko. Inork arreta galduarazten ez badie, itsu-itsuan joanen dira beren ukuiluetaraino. Baina norbaitek dei egin eta batenbat taldetik aldaratzen bada, arrisku handia dago gauzak fin txarren bat egiteko. Txarra zuretzat eta berriz ere beste guztientzat. Zezenari dei egiteak, gainera, beste arrisku bat izaten du: jendajea haserrarazi egiten du, eta deskuidatzen bazara, boxeadore musu ederrarekin etorriko zara etxera. Argi ibili ez dugu indarkeriarik zuritu nahi, baina batere zuritzekotan, hauxe zurituko genuke, tontakeri horiekin jende askoren bizia jartzen baituzu jokoan.

Erortzen bazara ez jeiki. Entzierroetan erortzea oso normala da, gauza asko direla medio. Erran bezala, zezenak momentu hoietan aski itsututa egoten dira: lurrean mokor bat ikusten badute, gelditu gabe gainetik pasako zaizkio, aurrena bat eta gero beste bostak eta kitto. Horrek min handia bai, baina larritzeko moduko zauririk ez du egiten normalean. Baina ixtant hortan jeiki edo mugitu egiten bazara, berriz, zezenak pasatzen diren denboran, haien arreta ekarraraziko duzu, edo suerterik txarrenean, justu zezenbaten norabidean jeiki eta oliba txotxean bezala eramanen zaitu berekin. Ez da broma. Horrelaxe hil zen entzierroko azken hildakoa.


Beraz, estrapozo egin eta lurrera joaten bazara, kieto hantxe behatzik mugitu gabe, burua eskuekin babestuz. Dena pasa denean, norbaitek tapa emanen dizu bizkarrean jeikitzen ahal zarela abisatzeko.

Ez zezenen atzetik joan.
Askok segi nahi izaten diete zezenei pasa direnean. Astakeria da: onenean zezenen bat atzean zerbait sentituta distraitu, eta buelta egin araztea, beste atarramenturik ez duzu eginen.

Ez zezena ukitu. Jendeak afizio arraio hori ere izaten du, zezena ukitzea. Etzazula zezena ukitu: arreta galduaraziko diozu.

Ez geldirik egon
entzierroaren bidean. Denak lasterka hasten direnean zerori ere bai; bestela erorarazi eginen duzu jendea bata bestearen atzetik. Entzierrora ez da ikusle joan behar, parte hartzera baizik.

Deltan bazter zaitez plazan sartu ta ixtantera. Eta hesiaren gainetik salto egin edo ondo ondoan gelditu. Horrela bide ematen diezu dobladoreei beren lana egiteko eta zezena bere ukuilura eramateko. Plaza erdira ateratzen bazara, berriz, erabat zezenaren mende egonen zara, babeslekurik gabe. Ez ahaztu zezena zuk baino lasterrago egiten duela.

Ez trabarik egin dobladore eta zezentzainei. Haien lana zezena ahal den zuzenena ukuilura eramatea da. Istripu asko galarazten dituzte. Kasu, gainera: zezentzainek haga luze batzuk dantzatzen dituzte ordena ezartzeko: hagakada horietako batek kriston mina egiten du, zezen oinkada batek adina edo gehiago.

Utzi etxean gauza guztiak laster egiteko. Eta ez baduzu lekurik bilatzen gauzak uzteko, orduan hobe duzu ez parte hartzea eta fuera

DEBEKATURIK DAGO


Aholku guzti hauetaz gain, Iruñeko Udalak debekatzen du:

1.- Ibilbidean 18 urte baino gazteagoak egotea, korrika egiteko edo bertan parte hartzeko eskubidea argi eta garbi kenduta.

2.- Arduradunen sen onak agindurik udaltzainek osatuko dituzten giza-hesiak gainditzea.

3.- Udaltzaingoaren aginduz debekaturiko ibilbideko toki eta aldeetan kokatzea.

4.- Abereen irteera baino lehenago ibilbide osoko zoko, angelu izkutu, etxeetako atari eta dendetan babestea.

5.- Etxeetako atariak irekita izatea ibilbide osoan, erantzuleak etxearen jabe edo etxetiarrak izango direlarik.

6.- lbilbidean mozkorturik, edozein drogapean edo gizalegezko ez den beste edozein moduz egotea.

7.- Entzierroaren burutze egokirako ezegokiak diren gauzak garraiatzea.

8.- Janzkera edo oinetako ezegokiak eramatea.

9.- lbilbide edo Zezen Plazan abereei deitzea edo zirikatzea.

10- Abelburuengana laster egitea edo haien atzean laster egitea.

11.- Abelburuak heldu, xaxatu edo tratu txarra ematea eta, edozein modutan dela ere, beren irteera edo itxialdia zailtzea.

12.- Ibilbidean gelditu edo hesi, langa edo atarietan geratzea, korrikalariari karrera edo babeslekua eragotziz.

13.- Beharrezkoa den baimenik gabe kaleetatik, hesietatik nahiz barreretatik argazkiak ateratzea.

14.- Entzierroa arazorik gabe eta segurtasunez egiteko desegokiak diren objektuak aldean eramatea.

15.- Ibilbidearen espazio horizontal, bertikal edo airekoa betetzen duten osagaiak jartzea, salbu alkatearen baimen argia badago.

16.- Entzierroa normaltasunez egitea oztopatzen ahal duen beste edozein jarduera.

Gainera, abereek edozein istripu jasanez gero, edota auskalo zergatik baten bat taldetik "aske" edo "libre" geratuz gero, korrikalariek entzierroa burutzeko parte hartzen duten teknikoek erranikoa bete beharko dute.

Korrikalariek egon behar dute Udaletxe Plaza eta Ospitale Militarra bitartean, Santo Domingo Aldapan. Bertara joateko Merkatuko Plazan eta Udaletxe Plazan (Seminario etxe ondoan) dauden ateak erabiliko dituzte, hauek 7,30etan itxiko direlarik.

Zezen Plazara heltzekotan, korrikalariak sartuko dira hesi barruan lehen baino lehen, tokia besteentzat libre uzteko. Hesien arteko gunea, berriz, baimena dutenentzat gordeta dago.

Bueno ba orain ja prest zaude lasterrerako. Zaila iruditzen al zaizu? Bai, baina finean informazio guzti honek bi gauzatara jotzen du: ez traba egin beste lasterkariei eta ez galduarazi arreta zezenari.

Azkenik, arestian esan bezala, gogoan izan entzierroan bizia jokatzen ari dela jendea. Tontakeriaren bat eginda norbaiten bizia arriskuan jartzen baduzu, problemak etorriko zaizkizu.


Documento sin título