Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Sarrerak nola eskuratu
Zer da zezenketa?
Zezenak eguteran
Zezen bereizketa
Mulillen
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

SARRERAK NOLA ESKURATU

Zezenentzako sarrerak eskuratzea eguneroko ameskaiztoa da kanpotarrentzat eta bertako askorentzat ere. Ondoren heldu den informazioa lagungarri izango duzu akaso.

PLAZAREN BANAKETA

Iruñeko plaza, egutera eta ospelaz gain, hiru solairutan banatuta dago: tendidoa (behekoenekoa), grada (bitarteko eremu bat, andanadak estalia) eta andanada (goiko partea, estalia). Sarrera merkeenak andanadakoak dira. Grada (eguteran dagoen puska ere) parte trankil xamarra da, eta hor ez dira aplikatzen eguterako zezenketaz esan ditugun "horroreak".

SALMENTA OFIZIALA

Sarrera gehienak, bai eguterakoak nola ospelekoak, aurretik salduta egoten dira, "abono"tan: abonoak dira zezenketa guztientzako sarrera sortak, urtez urte norbaiten edo peña baten izenean erreserbatzen direnak (Eguterako tendidoak, konparazio, osorik abonokoak dira). Salmenta ofizialera, beraz, %10 bat baizik ez da ateratzen, legeak markatzen duen minimoa. Sarrera horiek bezperan saltzen dira plazako takiletan, gaueko bederatzietan hasita.

Beraz, printzipioz, badago sarrera bat ofizial erostea, kola eginaz, jakina. Koxka zera da: aunitz ordu lehenagotik kola hori erabat hartuta egoten da, jende batzuk (reventak) sarrerak gero garestiago saltzeko erosten baitituzte. Hori galarazteko, launa sarrera baino gehiago ezin dira erosi, baina alferrik da: zutik ibiltzeko gauza diren ahaide guztiak ekarri eta erosi ahala sarrera erosten dituzte. Horregatik, askotan kola eginda ere sarrerak agortu egin dira txanda ailegatzerako. Sarreren salmenta ofizialaz informazioa eskuratu nahi izanez gero, sartu Zezen Feriaren webgune ofizialan.

REVENTA

Orduan ba, zer egin? Ba bistan da: utzi duintasuna etxean, reventa bati erosi eta haren benefizioa pagatu. Salmenta hau ilegala da, jakina, baina toleratu xamarra. Dena den, inor pertsegitzekotan, saltzailea izaten da pertsegitua. Erostunak ez du deusen arriskurik. Reventa-jendea plaza inguruko bazter guztietan egoten da zezenketa hasi baino ordu franko lehenagotik. Goizez ere bai. Reventa kontzentrazio handia egoten da Estafeta bukaeran eta Plazako kallejoiaren hasieran (Amaya kalea eta Labriteko aldaparen gurutzean (mapa) .

Reventan erosteko, aurrena erabaki zer sarrera klase erosi nahi duzun, tipoari eskatzeko. Hola ez duzu denborarik galduko. Gero reventa bat bilatu. Errez da bilatzen: gorputz eta musu tankera bat izaten dute oso ezaugarri klarokoa; orain ez gara deskribitzen hasiko, politikoki korrektoak izan nahi dugulako, baina lasai: ez dago konfunditzerik. Dena dela, ez hasi mundu guztiari eskatzen. Paseoan ibili zerbait behar duenaren itxuran. Haiek etorriko zaizkizu. Ah! bidenabar esanda, komeni da erdaraz jakitea. Kolektibo hau ez da poliglota izaten.

Reventa lokalizatu duzunean, kontuan hartu gauza batzuk:

- Prezioetan gora-behera izugarriak izaten dira egun batetik bestera: Reventa oso garestia da asteburuetan (jende etorri handiagatik) eta eguneko zezenketa bereziki ona denean (galde zazu). Egun normal batean garestia da baina ez hain garestia. Zaila da prezioen gainean indikaziorik ematen. Zezenketa normal baterako, astegun batean, pentsa zazu gutxienekoan prezioaren doblea pagatu beharko duzula. Prezio normala sarreraren gainean inprimituta egoten da: begira zazu eskeintzen dizun sarrera, zenbat eskaini kalkulatzeko. Sarreran, horrez gain, beheko atariaren numeroa ageri da (informazio alferrekoa: edozein ataritatik sartzen ahal da), eta bai zure sekziokoa ere (hau bai, inportantea da, ezin baita beste sekzio batera sartu), eta jarlekuaren numeroa ere bai.

- Prezioa merketzeko burruka egin behar da, jakina, eta kanpotarra bazara eta ezagun baduzu, gehiago: asko eskatuko dizute. Sarrera hortan, zezenketaren data ere begiratu (ea bezperako bat saldu nahi dizuten) eta bai ea eguterakoa ala ospelekoa den.

- Gogo eman, bestalde, zer ordu den: zezenketaren ordua (6.30) inguratu ahala, zure negoziazio gaitasunak gora egiten du: reventak hasten dira beldurtzen sarrerarekin geldituko ote diren eta prezioa merketzen dute. Muturreraino itxoin ezkero, batzutan bere prezioan eta are gutxiagotan erosten dira. Baina muturreraino itxoin ezkero, peligroa dago lehenbiziko zezena galtzeko (zezen bat hasi delarik, ez dago sartzerik bukatzen den arte) eta eguterako sarrera baldin baduzu, igoal zutik pasa beharko duzu zezenketa osoa: sarrerak numeratuak dira, baina berandu ailegatzen bazara seguro norbait egongo dela zure tokian (ezin kabitu ahala jende egoten da) eta lan izango duzu handik bialtzen.

SARRERA SOBRANTEAK

Sarrera saltze "profesional" honetaz gain, beste bat bada, ez hain trapitxeroa: zezenetara doazen koadrillek batzutan sobrante izaten dute sarreraren bat, egun hartan norbaitek huts egin duelako. Egunak joan egunak etorri, gero eta sobrante gehiago egoten da, jendeak deskantsatu beharra sentitzen duelako. Kontua da azken ordura arte ez dutela jakiten, baina bat sobrante izan eta norbaitek eskatzen badie, saldu egiten die, jeneralean bere prezioan. Hoberena da koadrilla hoik juntatzen diren tokietara joan, eta taldez talde talaka ematea, sarrera sobranteren baten eske. Suertea baduzu, bat sobrante dutela jakin eta zuk galdetzen badiezu aurrena, eman egingo dizute. Sistemak funtzionatzen du, baina asko intsistituz. Talaka emateko toki ona: Olite kalearen lehenbiziko mantzana (mapa), Plazaren ondoan, edo bestela oro har Plazaren aurrean, bost-bost t´erdietatik aurrera. Truko honek eguterako sarrerak eskuratzeko balio du, horiek baitira koadrilla hauek dituztenak. Ospelekoak nahi badituzu, salmenta kutrera jotzea daukazu.

Bueno, kostata lortzen diren gauzek gusto gehio ematen dute.

Documento sin título