Gaur egun ezagutzen dugun irudia, Udaletxetik zinegotzi batek txupinazoa jaurti eta festei hasiera ematen dieneko hura, alegia, 1941az geroztik dago ezarrita. Jaurtitzailea erabakitzeko modua aski erraza zen, izan ere suziria festen batzordeko presidenteak jaurtitzen zuen, eta horregatik, ohore hori denboran nork izan duen erreparatzen dugunean, ikus dezakegu izenak maiz errepikatzen direla. Baten batek protagonista izateko gogoa bazuen primeran egokitzen zitzaion ia-ia aldaketarik gabe 1979ra arte indarrean iraun zuen ohitura hori.
Alabaina, zuzeneko telebistaren garaiak iritsiak baitziren, eta txupinazoa jaurtitzearen afera garrantzitsuegia bihurtu zen gozoki hura festetako zinegotzi batek eraman zezan. Egia esatera, arazoa ez zen horrenbesterainokoa izan, izan ere Juan Manuel Perez Baldak (1980) festei hasiera emateko ohorea beste zinegotzi bati pasatu zion, Benicio Aguerreari, txupinazoa horrezkero jaurtia baitzuen hark, eta esperientzia hura asea zuen zegoeneko.
Handik aurrera txupinazoarena zinegotzien artean txandakatzea deliberatu zen eta 1981ean Elisa Chacarteguiri egokitu zitzaion, eta modu horretan Sanferminei era horretan hasiera ematen zien lehen emakume bihurtu zen. Orduz geroztik gehiengoa duen talde politikoak txupinazoa jaurtitzen du, eta gero txandakatuz doaz taldeen beherako ordena jarraituz. Talde bakoitzak bere baitan deliberatzen du txupinazoa nork jaurti.
Hala ere, 2000. urtean ohitura hau alkatetzaren ekimenez aldatu egin zen eta hurrengo bi etxafuegoak Iruñeko Osasuna futbol taldeko Cesar Palacios kapitainak eta 2001eko Europako eskubaloi kopa eskuratu zuen Portland-San Antonio taldeko Fermin Tajadura presidenteak jaurti zituzten. 2002an Iruñeko alkate andereak udal taldeen arteko txandakatzea berrezarri zuen, baina ez 2000. urtean utzi zuen lekutik abiatuta, baizik eta oposizio politikoan gehiengoa zuen taldetik hasiz.
Orain arte 45 lagunek besterik ez dute jaurti txupinazoa, ohiko formula Iruindarrei gaztelaniaz eta euskaraz hitz egitea eta sainduari biba oihukatzea izan ohi delarik, nahiz azken urteotan aldaketa txiki batzuk izan diren Sanfermin jaiei hasiera ematerako orduan eta hori makina bat txutxu-mutxurako gai izan bada ere, txupinazoaren metxa piztu eta hamar segundora festak horiek guztiak irentsi egiten ditu.
Txupinazoaren jaurtitzaileak:
1941. Joaquín Ilundáin
1942. Joaquín Ilundáin
1943. Jaime del Burgo
1944. Jaime del Burgo
1945. Miguel Troncoso
1946. Miguel Troncoso
1947. Joaquín Ilundáin
1948. Joaquín Ilundáin
1949. José Mª Martinicorena
1950. José Mª Martinicorena
1951. José Mª Martinicorena
1952. Nicolás Ibarra
1953. Nicolás Ibarra
1954. Nicolás Ibarra
1955. Adrián Endériz
1956. Adrián Endériz
1957. Adrián Endériz
1958. César Fonseca
1959. César Fonseca
1960. Juan Miguel Arrieta
1961. Juan Miguel Arrieta
1962. Juan Miguel Arrieta
1963. Juan Miguel Arrieta
1964. Manuel Fraga *
1965. Lorenzo Martinicorena
1966. Lorenzo Martinicorena
1967. Agustín Latorre
1968. Agustín Latorre
1969. Agustín Latorre
1970. Agustín Latorre
1971. Joaquín Rouzaut
1972. Joaquín Sáez
1973. Manuel Huici
1974. Joaquín Rouzaut
1975. Francisco Javier Iraburu
1976. Joaquín Sáez
1977. Joaquín Sáez
1978. Juan Frommknecht
1979. Juan Manuel Pérez Balda
1980. Benicio Aguerrea
1981. Elisa Chacartegui
1982. Patxi Zabaleta
1983. Marisol Elizari
1984. Juan Cruz Alli
1985. Iñaki Beorlegui
1986. Joaquín Salanueva
1987. José Javier Gortari
1988. Javier Iturbe
1989. Elías Antón
1990. Elena Modrego
1991. Alfredo Jaime
1992. Joaquín Pascal
1993. Mariné Pueyo
1994. Javier Ayesa
1995. José Javier Echeverría
1996. Javier Igal
1997. Javier Chourraut
1998. Concha Fernández de Pinedo
1999. Yolanda Barcina
2000. César Palacios *
2001. Fermín Tajadura *
2002. Roberto Jiménez
2003. Juan Luis Sánchez de Muniain
2004. Jorge Mori
2005. Idoia Saralegui
2006. Javier Eskubi
2007. ?
* Ez dira zinegotziak