Documento sin título
Documento sin título
Santua
Entzierroa
Kasu!
Lo egin, jan eta edan
Txupinazoa
Nola parte hartu
Historia
Riau-riau
Peñak
Zezenak
Gaua
Musika
Tradizio berriak
Erraldoiak
Prozesioa
Pobre de mí
Ikuskizunak
Iruñea
Nola etorri
Galeria
Ohiko galderak
Mapa
Jakingai praktikoak
Aurkibidea
Denda
www.sanfermin.com
 

NOLA PARTE HARTU


TXUPINAZOA IKUSI


Ikusi besterik egin nahi ez baduzu, onena duzu balkoiren bat bilatzea, Udalaren plazara ematen duenen bat. Horretarako nahitaez bertako batek gomita egin behar dizu. Baliteke alokatzeko aukera izatea, entzierroarekin gertatzen den moduan.

Bestela kaletik ere ikus daiteke nolarebait: aski duzu Udalera eramaten duten kaleetako batera joatea, ahal den bezain barren sartuz, eta giroa sentitzea.

Edo hemengo gehienok egiten dugun bezala taberna batean telebistaz ikustea daukazu. Zuzenean ematen dute.

BARRENDIK

Barrendik parte hartu nahi baduzu, laburrenez ordubete lehenagotik egon beharko duzu plazan eta bertan animoso eutsi, bulkazo, oinkazo, eta edozerkazoen artean. Txupinazoa plaza-barrenetik bizitzea esperientzia gogorra da: jendetza ezin sinistu ahala estututa dago; ezin behatzik mugitu. Bero zergela, zein ere eguraldi egiten duen kanpoan: jendetzari lurrun moduko bat dario, izerdi, txanpan eta edozertariko likidoak nahaste, alde guztietatik. Balkoietatik ura botatzen dute behekoen itolarria arintzeko. Bulkazo bat toki batean hasi eta jendetzan barrena trasmititzen da olatuaren gisan. Halako batean giza-pila handiak lurrera joaten dira eta aztoramendu orokorra sortzen da lurrekoak ez zanpatzeko. Izugarria. Plazan egon direnek ezagun dute: labadora batetik ateratakoak ematen dute.

Urtero mediku zerbitzuek kolpatu pila bat zaintzen dute, alditxartuak eta itoak (baina inoiz ez da izan zauritu larririk).

KONTSEILU PRAKTIKOAK

Animatzen bazara parte hartzera, kontutan hartu:

•Txupinazoa ez da umeentzako tokia: zanpatu egiten dituzte, eta gainera haien alturan hagitzez ere bero gehiago egiten du eta aire gutxiago dago.

•Ez sandaliarik eraman eta ez oinkadetatik babesten ez duen tipo hortako zapatarik (gainera kristal mordoa egoten da lurrean).

•Utzazu etxean zikindu edo hondatu nahi ez duzun arropa (kontseilu bera ematen dugu Sanfermin osorako) eta bai foto makinak ere (ezin erabiliko duzu, submarino hoietakoa ez bada) eta oro har gauzaki apurkor guztiak.

•Kontu eman zure gauzei (giltzak, dirua, dokumentazioa). Txupinazoa bezalako tokirik ez dago dena galtzeko, eta zerbait lurrera erortzen bazaizu lan izango duzu bilatzen.

Urtero txupinazo alternatiboren bat egoten da beste nonbait, agintariekin zeozergatik deus jakin nahi ez duen talderen batek antolatua. Ez da alternatiba txarra.

Documento sin título