encilarmovie.gif (5544 bytes)  
uztailak 14, asteazkena
IRUÑEA, Sanferminak 1999.
Entzierro azkarra
Untitled-1.GIF (41 bytes) Adarkadarik ez baina bi zauritu larri

Recorrido del EncierroPEDRO y VERONICA GUTIERREZ ganaduegiko zezenak (San Pelayo de Guareña, Salamanca). Ganadutei berria sanferminetan.  

Korrikarlari gutxiago aurrekoegunetan baino. Ez da adarkadarik egon.

Entzierro azkar eta garbia. Santo Domingo hasieran, zezen batzuk ezker-eskubi begiratzen zuten. Hauetako bat hasi da erasotzen kaleko alde batetik bestera. Ez du inor harrapatu. Zezen hau bereiztu da  bere taldekietatik Entizerroa aurrera ahala, zezenek ez diote ia kasurik egin korrikalariei.

Estafetan elkarrengandik bereizten joan dira. Utzitako hutsuneetan lasterketa politak ikusi dira.

Aurtengo sanferminetako azken entzierroa izan da.

Zaurituen berri 13etan.

Bi korrikalari larriki zaurituta suertatu dira aurtengo Sanferminetako azkeneko entzierroan eta Osasunbideko ospitaletara eraman dituzte.

Ernesto Gutiérrez Iparragirre, 27 urteko irunsemeari ebakuntza egin diote Nafarroako Hospitalean. Bularraldean hainbat hezur hautsi ditu eta bere egoera oso larria da.

Paul. G.-k, 50 urteko estatubatuarrak, aldaka hautsi du eta bere egoera ere larria da.

Aurreko entzierrotan zauritu eta oraindik ere ospitalean dauden sei korrikalarien osasun egora hobetzen doa.

Nafarroako Ospitalea: Juan Carlos Ardila Pellizari, Matthew Reden, Nelson Douglas eta José Gabriel Ichaso Gazpio.

Virgen del Camino Ospitalea: Igor Alvarez Martín eta Roberto Mercero Igoa.

Pedro Mariscal Martínezek, pasa den larunbatean adarkatuta izan zen banderilleroak, Sebilla aldeko ospitale batetara bidal dezatela eskatu du, bertan atendituta izan dadin. Zauri larriak dituen arren, bere osasun egoera hobetuz doa gutxinaka.


Jakingai praktikoak | Programa ofiziala
Galeria | Denda | Aurkibidea | Hasiera

© Kukuxumusu