noticias.gif (646 bytes)  
uztailak 14, asteazkena
_IRUÑEA, Sanferminak 1999.
Pobre de mi-a

Iruñea, 1999ko uztailaren 13a

Urtero legez, "Pobre de mí" ekitaldi tradizionalak milaka lagun bildu zituen atzokoan udal plazan eta Gazteluko plazan 99ko Sanfermin jaiei amaiera emateko asmoz. Bederatzi egunez festa giroan murgilduta ibili ondoren, Iruñeko peñak Gazteluko plazan elkartu ziren berriro ere eta kale bazterrak animatu zituzten euren musikarekin, tarteka ere ekitaldiaren doinua jotzen zutelarik (Pobre de mí, pobre de mí, que se han acabado las fiestas de San Fermín). Festa amaierako suziria jaurti zuen Iruñeko alkatesak eta Iruñeko bizilagunak hurrengo urteko Sanferminetarako deitu zituen. Ondoren zapi gorria kendu zuen, jaiak akitu direlaren seinale.

Geroz eta gutxiago falta da 2000. urteko Sanferminetarako!!!!!


Jakingai praktikoak | Programa ofiziala
Galeria | Denda | Aurkibidea | Hasiera

© Kukuxumusu