Iruñea, 1999ko uztailaren 13a Zezen Feriako epaimahiko ofizialak atzo bertan erabaki zuen aurtengo Zezen Feriako saria, Iruñean hagitz ezagunak diren bi ganadutegiei ematea: José Cebada Gago eta Eduardo Miuraren semeei. Zezen suharrenari ematen zaion Carriquiri saria Eduardo Miuraren semeen ganadutegiari egokitu zitzaion "Bombito" izeneko zezenarengatik. Iruñeko Zezen Elkarteak ere sari berbera eman zion aipatu zezenari. Jakingai praktikoak
| Programa ofiziala
|