noticias.gif (646 bytes)  
uztailak 14, astezkena
_IRUÑEA, Sanferminak 1999.
Bi belarri eta ate nagusitik
Untitled-1.GIF (41 bytes) Enrique Ponceren arratsaldea

Iruñea, 1999ko uztailaren 13a

99ko Zezen Feriako azkeneko zezenketa. Ganadutegia: Pedro eta Veronica Gutiérrez Lorenzoren bost zezen eta Carmen Lorenzorena seigarrena. Orokorrean makal samar aritu ziren. César Rincón: isilunea lehenengoarekin eta belarri bat eta beste baten eskaera laugarrenarekin. Enrique Ponce: isilunea bere lehenean eta bi belarri eta entzierroko atetik irteera arratsaldeko bosgarrenarekin. Pepín Liria: belarria eta txaloak jaso zituen.

Atzo ospatutako 99ko Zezen Feriako azkeneko zezenketa Sanferminetako hoberenetarikoa izan zen. Toreatzaileek ikuskizuna eskaini eta horren ordainez sariak jaso zituzten eta Gutiérrez Lorenzoren zezenak, makal samar aritu arren, lan egiteko aukera eskaini zieten toreatzaileei. Urtebetez Iruñera etorri gabe egon ondoren, César Rincón toreatzaile kolonbiarrak piskanaka piskanaka forma errekuperatzen ari dela erakutsi zuen eta oraindik ere kalitatezko toreatzailea dela ikusi zen: belarri bat moztu eta bigarrena lortzeko ere gutxi falta izan zitzaion. Enrique Ponce ez zen batere fin ibili bere lehenengo zezenarekin , baina laugarrenarekin bi belarri eta entzierroko atetik irtetea lortu zuen. José Tomás toreatzaileak ezin izan zuen azkenean parte hartu eta haren ordez, Pepín Liria aritu zen. Ikuslegoa animatzeaz gain, belarri bat eta jendearen eskuzartak jaso zituen. Heldu den urtean gehiago.


Jakingai praktikoak | Programa ofiziala
Galeria | Denda | Aurkibidea | Hasiera

© Kukuxumusu