noticias.gif (646 bytes)  
uztailak 14, asteazkena
_IRUÑEA, Sanferminak 1999.
Zezenketa motela
Untitled-1.GIF (41 bytes) Kasta gutxiko zezenak

Iruñea, 1999ko uztailaren 13a

99ko Zezen Feriako zazpigarren zezenketa. Ganadutegia: Guadalest (Huelva), zezen motelak eta arrazarik gabekoak. Juan Antonio Ruiz Espartaco: isilunea eta agurrak arratsaldeko laugarrenarekin. Rivera Ordoñez: eskuzartak bere lehenengoarekin eta txistuak bostgarrenarekin. José Tomás: txaloak bere lehen zezenarekin eta agurreko txaloaldia ere zezenketako azkenekoarekin.

Aldez aurretik feriako zezenketarik erakargarriena zirudien arren, Guadalest ganadutegiak ekarri zituen zezenen itxura ez zen batere ona izan eta toreatzaileek ere ez zuten jakin nola aurre egin eta arratsaldea bizitasunik gabekoa izan zen. Juan Antonio Ruiz Espartaco bost urteren ostean azaldu zen berriro ere Iruñeko plazara, belaunean izandako zauria dela eta, eta beste munduko ezer egin ez zuen arren, itxuroso aritu zen. Rivera Ordonez berriro ere makal samar aritu zen eta oraindik ere forma onean egoteko asko falta zaiola erakutsi zuen. Bere lehenengo zezenarekin jendearen eskuzartak jaso zituen, baina hiltzerako orduan gaizki aritu zen eta ikusleen txistuak entzun zituen. José Tomás arratsaldeko onena izan zen eta jendearen txaloak jaso zituen bere bi zezenekin. Belarri bana lortzekotan egon zen, baina zorte txarra izan zuen ezpatarekin eta saririk gabe gelditu zen.


Jakingai praktikoak | Programa ofiziala
Galeria | Denda | Aurkibidea | Hasiera

© Kukuxumusu