|
Iruñea, 1999ko uztailaren 13a
Euskal kulturarekin zerikusia
duten zenbait lagunek ohorezko zapia eta mandarra jaso zuten atzokoan, 99ko Nafarroa Oinez dela eta Jaso Ikastolak Santa Ana
plazan jarri duen Oinez Txokoan. Egunero egiten den ekitaldi honen bidez, euskararen alde
diharduten hainbat pertsona omendu nahi ditu Iruñeko Jaso Ikastolak. Atzokoan aurtengo
Nafarroa Oinezeko kanta egiten parte hartu duten musikariei egokitu zitzaizkien Nafarroa
Oinezeko ohorezko mandarrak eta zapiak: Gozategi, Hemendik at, Xut fanfarrea, Biltoki
elkarte gastronomikoa, Andoni Erburu aktore gaztea eta aspaldiko partez Nafarroa Oinezeko
babeslea den Pacharán La Navarraren ordezkaria.
Jakingai praktikoak
| Programa ofiziala
Galeria | Denda | Aurkibidea | Hasiera

© Kukuxumusu
|