encilarmovie.gif (5544 bytes)  
Uztailak 12, astelehena
IRUÑEA, Sanferminak 1999.
Entzierro zirraragarria
Untitled-1.GIF (41 bytes) Zezenak erori eta talde askotan banatu dira.

Recorrido del Encierro3 minutu inguruko lasterra Jandilla ganadutegiko zezenena. Lur bustiak (euria egin du bart) zezenen eroriko asko ekarri ditu. Erortzeek talde askotan banatu du zezen-taldea.

Santo Domingo hasieran "Malicioso" zezena labaindu eta erori da. Hortik aurrera bakarkako lasterra egin du zezen plazaraino.

Zezen-taldea banaturik eta korrikalari gutxiago egonik, laster luze-politak egin ahal izan dituzte korrikalari askok.

Momentu zirraragarria izan da Santo Domingo hasieran zezen-taldeko azken zezenak, inor adarkatu gabe ere, ziztu bizian eraso duenean ezker aldera hasieran eta eskubi aldera gero.

Zaurituak

Hiru korrikalari zaurituta suertatu dira 99ko Sanferminetako seigarren entzierroan, guztiak zauri arinekin.

Ana Isabel Urrizola Zazpek, 28 urteko Iruñeko bizilagunak, kolpea jaso du buruan, baina medikuek errandakoaren arabera, etxera bidaliko dute gaur goizean (Nafarroako Ospitalea).

Jorge C.M lagunak, 22 urteko antsoaindarrak, ukondoan hartu du kolpea eta gaur goizean bertan bidaliko dute etxera. (Virgen del Camino Ospitalea).

Eduardo M.O.-k, 24 urteko Ripako bizilagunak (Odieta), zauri arina jaso du eskuineko belaunean eta jada etxean da.

Aurreko entzierrotan zauritutako korrikalarien egoera hobera dihoa:

Nafarroako Ospitalea: Juan Carlos Ardila Pellizari, Matthew Reden eta Nelson Douglas.

Virgen del Camino Ospitalea: Igor Alvarez Martín, Justim Hammberbech eta Roberto Mercero Igoa.

Bestalde, Pedro Mariscal banderilleroa eta Vicente Bejarano toreatzailea ospitalean daude oraindik, baina haien egoera hobetzen dihoa egunetik egunera.


Jakingai praktikoak | Programa ofiziala
Galeria | Denda | Aurkibidea | Hasiera

© Kukuxumusu