noticias.gif (646 bytes)  
Uztailak 12, astelehena
_IRUÑEA, Sanferminak 1999.
Entzierroak Mesquiten
Untitled-1.GIF (41 bytes) Uztailaren 10 eta 11an korritu ziren.

Iaz egin zuten moduan, aurten ere Sanferminetan izaten diren entzierroak kopiatu nahaian, Nevadako (EEBB) Mesquite hirian lau entzierro antolatu zituzten uztailaren 10 eta 11an. Milaka lagun bildu zen Mesquiteko karriketan entzierroa gertutik ikusi asmoz. Parte hartu nahi izan zuten korrikalariek 13.000 pezeta inguru pagatu behar izan zituzten entzierro bakar batean lasterka egiteagatik.

Egitaraua egun bat lehenago, uztailaren 9an, hasi zen, partehartzaileen izen ematearekin eta ondoren egin ziren zezenen inguruko hainbat ikuskizun eta erakustaldirekin. Entzierroak, erran bezala, uztailaren 10 eta 11an bideratu ziren, bi eguneko; lehenengoa goizeko 9etan eta bigarrena ordubete beranduago. Jasotako harrera ona dela eta, antolatzaileek partehartzaile kopurua ere mugatu zuten, entzierro bakoitzeko 500 lagun onartuz. Zenbait korrikalarik Iruñeko Sanferminetan ohikoak diren jantziak, arropa txuriak eta zapi eta gerriko gorriak, eramaten zituzten.


Jakingai praktikoak | Programa ofiziala
Galeria | Denda | Aurkibidea | Hasiera

© Kukuxumusu