noticias.gif (646 bytes)  
Uztailak 12, astelehena
_IRUÑEA, Sanferminak 1999.
Padilla zoragarri
Untitled-1.GIF (41 bytes) 3 belarri. Lepoan atera zen plazatik.

Iruñea, 1999ko uztailaren 11a

99ko Sanferminetako bosgarren zezenketa. Ganadutegia: Eduardo Miuraren zezenak, oso itxura onekoak.Sergio Sánchez: isilunea bi zezenekin. Bere despedidaren eguna apal samarra izan zen.Juan José Padilla: belarria bere lehenengoan eta bi belarri eta ate nagusitik irteera arratsaldeko bosgarrenarekin. Antonio Ferrera: isiluneak bi animaliekin.

Atzoko zezenketak protagonista garbia izan zuen; Juan José Padilla toreatzailea gogoz aritu zen eta belarri bat lortu zuen lehenengo zezenarekin eta beste bi eta Iruñeko plazako ate nagusitik ateratzea bere bigarrenarekin. Bere despedida izan arren, Sergio Sánchez bigarren maila batean gelditu zen, neurri batean tokatu zitzaizkion animaliak batere fin aritu ez zirelako. Suerte berdintsua izan zuen Antonio Ferrerak eta ikuskizun eskasa eskaini zuen.


Jakingai praktikoak | Programa ofiziala
Galeria | Denda | Aurkibidea | Hasiera

© Kukuxumusu