encilarmovie.gif (5544 bytes)  
Uztailak 11, igandea
IRUÑEA, Sanferminak 1999.
Entzierro azkar eta garbia
Untitled-1.GIF (41 bytes) Eduardo Miuraren zezenak. Adarkadarik ez.

Recorrido del EncierroEntzierro azkar eta garbia. Miuratarrak oso handiak dira (denak 600 kilo baino gehiago), 99ko sanferminetako handienak.

Zezenek beren lasterra egin zuten,  kasurik egin korrikalariei.

Miuratarrak elkarrekin joan dira lasterbidean Estafeta arte; bertan bi taldetan banatu dira eta horrelaxe sartu dira plazan.

Mercadereseko bihurgunean labaindu eta ia zezen-talde guztia erori da.

Ez da adarkadarik egon. Estafeta kalean gazte bat erori da zezen-taldearen erdian eta gainetik pasatu zaizkio zezenak.

Zaurituak

99ko Sanferminetako bosgarren entzierroan bost pertsona suertatu dira zaurituta, guztiak, beti ere, zauri arinekin.

Zaurituak hauexek dira:

Alberto Villanueva Izquierdok, 24 urteko Iruñeko bizilagunak, luxazioa izan du eskuin eskuko hatz batean eta Virgen del Camino ospitaletik pasa ondoren etxera bidali dute.

M.A.E., 37 urteko tolosarra, urgentzietan dago, baina bere pronostikoa ez da larria. (Virgen del Camino Ospitalea)

23 urteko Iruñeko lagun batek eskuan kolpea hartu eta hezun bat hautsi du; pronostikoa arina da (Virgen del Camino ospitalea).

General Solchaga Anbulategira bi pertsona eraman dituzte zauri arinekin: Jokin Larequik kolpea jaso du buruan eta 23 urteko Manuel Estebanek bekainan izan du zauria.

Aurreko entzierrotan zauritu eta ospitaletan jarraitzen duten lasterkarien osasun egoera hobera dihoa poliki poliki

Navarra Ospitalea (Juan Carlos Ardilla, Matthew Reden eta Nelson Douglas).

Virgen del Camino ospitalea (Igor Alvarez Martín, Justim Hammberbech eta Roberto Mercero Igoa).

Atzoko zezenketan adarkada ttikia jaso zuen Pedro Mariscal banderilleroaren egoera hobetzen dihoa, bai eta 8ko zezenketan harrapatuta izan zen Vicente Bejarano toreatzailearena ere.


Jakingai praktikoak | Programa ofiziala
Galeria | Denda | Aurkibidea | Hasiera

© Kukuxumusu