Bizirik izanen balitz, kaska xuriko agure
jakintsua izanen litzateke, kokotsa bizar luze eta txuri batekin estalita, aurpegi pikaroa
eta esperientzia mordoa bizi izan duen horietako bat: zimurrez betetako aurpegi batekin
eta ilobei hamaika istorio kontatzeko prest. Berataz jendeak dituen iritziak desberdinak
diren arren, bere izaera polemikoa eta berezia dela eta, egun inork ezin du ukatu
Iruñetik pasa ondoren, harek utzitako arrastoa milaka eta milaka lagunek jarraitu dutela,
"Festa" (The Sun Also Rises") izeneko liburuan islatutako giro hori
hurbiletik ezagutu eta bertan murgiltzeko asmoz.
Uztailaren 6an, txupinazoaren ostean, Gazteluko plazan kokatuta dagoen
Iruña kafetegitik pasa ginen eta bere zilueta ikustea iruditu zitzaigun. Barrenera sartu
ondoren harekin hitz egiteko parada izan genuen, aspaldiko garaietaz solastu ere,
Iruñearekin izandako harremanaz:
- ¿Noiz etorri zinen Iruñera lehenbiziko aldiz eta nolakoa
izan zen lehenengo esperientzia hura?
- Orain dela 76 urte, 1923an, Toronto Star egunkariko korrespontsala
nintzela. Zezenen inguruko artikuluak idazten ari nintzen eta Iruñera etortzeko kriston
gogoak nituen y azkenean horrelaxe egin nuen. Txundituta gelditu nintzen ikusi nuenarekin,
jende aunitz karriketan barna, musika toki guztietan, dozenaka lagun zezenen aurrean
korrika. Entzierroa sekula ikusi dudan tradiziorik zirraragarriena iruditu zitzaidan,
aurkikuntza bat bezalakoa; shock bat.
- Eta lehenengo aldi horren ondotik beste urte batzuk etorri
ziren ere, ezta?
- Bai, hasierako horren ostetik, beste hainbestetan ere etorri nintzen.
Hasierako momentutan harrituta gelditu nintzen guztiarekin, hiri guztian bizitzen zen
giroarekin, entzierroekin, zezenketekin, jendearekin, emakumeekin, janariarekin...etab.
Jende aunitz ezagutzeko aukera izan nuen eta oso lagun onak egin nituen. Urtero haiekin
elkartzeko aukera izan nuen Sanferminetara etortzen nintzenean.
- Jakinen duzu jada zutaz asko esan dela, Sanferminetan egiten
zenuenaz batipat; parrandan ibiltzea oso gustokoa zenuela eta behin baino gehiagotan
ikuskizun majoak montatzen zenituela...¿ Zer zen gehien gustatzen zitzaizuna, nondik
ibiltzen zinen?
- Badakizu, arrazoi bat edo bestea dela eta ezaguna bilakatzen zarenean
mota guztietako iruzkinak entzun behar izaten dituzu, nahiz eta zu hoiekin ados ez egon;
edozein gauza esaten dutela ere ez nago batere arduratuta horrekin, eta are guttiago
orain. Iruñera lehenengo aldiz etorri nintzenean ez ninduen inork ezagutzen, Kanadako
egunkari bateko korrespontsal gazte bat besterik ez nintzen eta garai haietan bitxi
samarra zen ni bezalako atzerritar bat karriketan barna ikustea; Sanferminak etxekoentzako
izaten ziren batipat. Aluzinatuta gelditu nintzen eta hurrengo urtean berriro etortzea
erabaki nuen eta lehenengo aldiz korrikatu nuen entzierroan; esperientzia izugarria izan
zen. Urte gehiagotan etorri nintzen eta bereziki gustokoa nuen lagunekin elkartu eta
Gazteluko plazan pote batzuk hartzea -Iruña kafetegia gure kuartela bilakatu zen-, Casa
Marcelianon hamarretakoa egitea entzierroaren ostean, A partir de entonces empecé a venir
más años y me encantaba juntarme con los amigos y tomarnos unos cuantos potes en la
plaza del Castillo -el Café Iruña se convirtió en nuestro cuartel general-, Quintana
eta La Perlan hoteletan izaten ziren zezenen inguruko solastarteak, Txoko taberna,
Torino...etab. Atzerriko lagunak neurekin ekartzen nituen Sanferminak ezagutu zitzaten,
gustokoa nuen gauza guztiak erakustea, nik neuk Iruñean aurkitutako kontuekin harritzea
eta festa giroan murgiltzea.
- ¿Nola bururatu zitzaizun Sanferminen inguruan idaztea?
- Bulkada bat izan zela uste dut, Iruñera etorritako alditan festetan
ikusitakoak eragindako bulkada. Hain harrituta gelditu nintzen ezen liburu bat idazteko
gogoa sortu zitzaidala, uztailaren 6tik 14ra bitarte Nafarroako hiriburu txiki honetan
gertatzen zen guztia azaltzeko. Haserako asmoa, ordea, zezenen inguruko lan bat egitea zen
eta horregatik 1925an Iruñera bueltatu nintzen berriro ere eta lekuko baten moduan, dena
oso lupakin begiztatzen aritu nintzen; informazioa behar nuen liburua osatzeko. Festen
ostean liburuaren lehenengo zirriborroa idazten hasi nintzen eta urtebete beranduago
argitara atera zen.
- Milaka eta milaka kanpotar etortzen da urtero Sanferminetara
eta horien artean, nazioarteko peñek euren txoko berezia dute Iruñeko festetan
.¿Konturatzen al zara zuk idatzitako liburu eta artikulu horiekin urte batzutatik honera
sortu den jai hauekiko zaletasuna zoroa ?
- Egia erran, liburua idazten ari nintzenean ez nuen uste, inondik
inora, bere eragina hain nabarmena izango zenik. Badirudi jendearengana nahiko ongi heldu
dela eta horietako askok, bertan kontatzen direnak, egia edo gezurra diren konprobatu nahi
izan dutela eta Sanferminetara etortzea erabaki dutela. Pentsatzen dut liburuan agertzen
diren zenbait kontuk bitxi samarrak, akaso sinestezinak, ematen dutela. Kontua da liburu
hau idatzi eta Nobel saria jasotzearekin batera, geroz eta ezagunagoa bilakatu nintzela
jendartean eta nere liburuak ere gehiago irakurtzen hasi zirela. 1923an Iruñeko
karriketan ikusten ahal zen atzerritar kopurua nahiko xumea baldin bazen, urte batzuk
beranduago ikaragarri handitu zen eta gutxinaka ohartzen joan ginen kanpoaldean San Fermin
jaiek zuten ohartzunaz. Gaur egun, hortikan entzuten ditudan komentarioengatik, badirudi
sinestezina dela etortzen den kanpotar andana, ezta? Pentsatzen dut, Iruñeko hainbat
bizilagun nere amarekin akordatuko direla horrengatik eta beste batzuk, berriz, gustora
sentituko direla. Nik primeran pasa izan dut eta gainontzekoek horrela igarotzea ere
nahiko nuke.
- ¿Izan al duzu inoiz parrandazale amorratuz osatutako
Iruñeko enpresa ttiki batek antolatu duen "Guiri Day" festaren berri?,
atzerritarrentzako pentsatuta dago eta pote eta pintxo bat hartzera gonbidatzen ditu
Iruñeko bi taberna ezagunetan? Zer iduritzen zaizu?
- Nahiko interesgarria ematen du. Kontuz ibili beharko lirateke
aurtengoan, sorpresatxoren bat hartu dezaketelako. Izan ere aspaldiko partez nabil trago
bat probatu gabe eta akaso bertatik pasako naiz neure nazioarteko kideekin pote bat
hartzera eta beraiekin solastera, parranda egiteko kriston gogoekin nago. Faltan botatzen
ditut ikaragarri Casa Marcelianon eta Gazteluko plazako tabernetan hartzen genituen
tragoak!!!!!!