Iruñea, 1999ko uztailaren 10a
99ko San Fermingo Zezen Feriako laugarren zezenketa
Ganadutegia: Adolfo Martinen zezenak, Caceres aldekoak. Itxura oneko
animaliak.
Toreatzaileak:
- Tomás Campuzano: isilunea lehenengo zezenarekin eta despedidako
txaloaldi beroa.
- Miguel Rodríguez: belarria eta zezen plazari buelta arratsaldeko
bosgarren zezenarekin.
- Javier Vázquez: isilunea bere lehenengoarekin eta baita zezenketako
azkeneko animaliarekin ere.
Duda izpirik gabe, Miguel Rodríguez toreatzailea izan zen atzo ospatu
zen Zezen Feriako laugarren zezenketako protagonista nagusiena, berarekin batera Adolfo
Martinen zezenak toreatzen aritu ziren Tomás Campuzano eta Javier Vazquezen artean.
Campuzanok agur erran zion Iruñeko Zezen plazari, baina ez zuen inongo ikuskizunik eman;
makal samar aritu zen, baina jendearen txalo beroak jaso zituen plazatik irteterakoan.
Bere banderilleroak arratsaldeko lehenengo zezenaren adarkada arina jaso zuen ipurdi
aldean eta erizaindegira eraman zuten. Miguel Rodríguez gogoekin etorri zen
Sanferminetara eta belarria lortu zuen bere lehenengo zezenarekin eta bigarrenean, ain
ongi egon ez arren, plazari buelta eman zion. Javier Vázquezek, iazko urtean irabazle
suertatu bazen, atzokoan ezin izan zuen ezer onik egin eta nahi eta ezin aritu zen.
Jakingai praktikoak
| Programa ofiziala
Galeria | Denda | Aurkibidea | Hasiera

© Kukuxumusu
|