noticias.gif (646 bytes)  
Uztailak 11, igandea
_IRUÑEA, Sanferminak 1999.
Omenaldi Joe Distlerrentzat
Untitled-1.GIF (41 bytes) 33 urte entzierroa korritzen

Iruñea, 1999ko uztailaren 10a

Iruñeko Maisonnave Hotelak omenaldia eskaini zion atzo, Sanferminetara etortzen 33 urte daramatzan Ipar Amerikako Joe Distler entzierrotako korrikalari beteranoari. Hoteleko zuzendariak Kontzejuko plazan kokatuta dagoen Neptunoren iturriaren kopia bat eman zion, Iruñera etortzen eta entzierrotan korritzen daramatzan urteengatik eta Sanferminetara datozen amerikar guztien ordezkari gisa. 1966an lehenengo aldiz Nafarroako hiriburura etorri zenetik, ez du urte batean ere hutsik egin eta ordutikan urtero entzierrotan parte hartzen du, nahiz eta aldakan protesi bat duen. 70. Hamarkadan korrikalari ezaguna bihurtu zen, purista gisa korrika egiteagatik, zezenak batere ukitu gabe. Omenaldia, Maisonnave Hotelak Ernest Hemingwayren jaiotzaren 100. Urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldien barrenean bideratu zen.


Jakingai praktikoak | Programa ofiziala
Galeria | Denda | Aurkibidea | Hasiera

© Kukuxumusu