Zaurituak Sanferminetako hirugarren entzierroak, orain arte korritu den arriskutsuenak, adarkadaz zauritutako hainbat lagun ekarri ditu: horietako bi larriki zaurituak eta gainontzekoak zauri arinagoekin. Larriki zaurituta izan diren korrikalariak Leioako (Bizkaia) Igor Alvarez Martínez eta Justin Harmmerback, 32 urtetako estatubatuarra (Chicago) izan dira. Igor Alvarez Telefonikako aldean adarkatuta izan da eta Virgen del Camino Ospitalera eraman dute segituan. Bertan hiru norabideko zauri bat aurkitu diote ezkerreko izterrean; 10 eta 20 zentimetrotakoak lehenengo biak, eta beste bat arinagoa. Hainbat kolpe hartu ditu aurpegian ezezik, gorputzeko beste zenbait ataletan ere. Estatu Batuetako bizilaguna zezen plazan harrapatu du zezenak eta bertan dagoen erizaindegian ebakuntza egin diote. 15 zentimetrotako zauri bat izan du ipurdialdean. Chicagoko gazte honetaz gain, beste bost pertsona atenditu dituzte zezen plazan, horietako 2 zezen adarkadaz eta gainontzeko hirurak bigantxek eragindako zauriez; bostak jada etxera bidali dituzte. Adarkadaz zaurituta izan diren gainontzeko korrikalariek egoera hobeagoan daude, arriskutik kanpo: Juan Carlos Ardilla Pellizarik, 29 urtetako Barañaingo bizilagunak, 10 zentimetrotako zauri bat jaso du eskuineko belaunean (Nafarroako Ospitalea). Jakingai praktikoak
| Programa ofiziala |