Pepín Liria: jendearen bi isilune eta amaierako txaloak jaso zituen Vicente Bejarana: arratsaldeko protagonista zorigaiztokoa izan zen, 25 zentimetrotako adarkada jaso zuen. Eugenio de Mora: debutatzailea izan zen aurrekoarekin batera eta ez zuen ezer berezirik egin Atzoko arratsaldea nahiko kaxkarra izan zen ikuskizunari dagokionez eta zezenak Vicente Bejarano sebillako toreatzailea harrapatu zuen eta sabelaldearino iritsi zen 25 zentimetrotako zauri bat egin zion. Bere lehenengo zezena izan zen eta Bejarano saiatu egin zen fundamentuzko zerbait egiten, baina zezenak asmo txarrak zituela erraz antzeman zen eta azkenean toreatzaileak bereak egin zuen. Pepín Liria eta Bejaranorekin batera debutatu zuen Eugenio de Morak ez ziren gai izan zezenei inongo etekinik ateratzeko eta arratsaldea, harrapaketak sorturiko ikara kenduta, hasi bezala amaitu zen; nahiko aspertua.
Jakingai praktikoak
| Programa ofiziala
|