Iruñea, 1999ko uztailaren 8a Uztailaren 6 eta 7an mota guztietako 54.000 kilo zabor jaso ziren alde zaharrean zehar barreiatuta aurki daitezkeen 400 edukiontzietatik. Kopuru hori, halere, txiki gelditzen da lurretik soilik jasotako kantitateari erreparatuez gero; 58.000 kilo inguru. Zabor guzti horretatik, gerora birziklatuko diren 47.680 kilo beira bildu ziren, edukiontzietakoa, tabernetakoa eta zoruan harrapatutakoa gehituta. Eta horri aurre egiteko, 250 pertsona inguru garbiketa lanetan aritzen dira Iruñeko karrikak behar bezala garbitzeko, batipat alde zaharrekoak, horiexek baitira egunotan zabor gehiena pilatzen dutena.Jakingai praktikoak
| Programa ofiziala
|