Iruñea, 1999ko uztailaren 8a Urteoro legez, Iruñeko Peñen Batzordeak omenaldia eskainiko dio, 1978ko Sanferminetan izandako istiluetan poliziak hil zuen German Rodriguez Iruñeko gazteari. Aurreko urteen moduan, arratsaldeko 20:30etan, zezenketatik atera bezain pronto, kalegiran abiatuko dira peñak gaztearen omenez Roncesvalles karrikan dagoen oroitarriraino, bertan omenalditxo bat egiteko. Yanguas y Miranda aldean dauden txoznek ere bat eginen dute eta gauerdirarte itxita izanen dira. Jakingai praktikoak
| Programa ofiziala
|