Iruñea, 1999ko uztailaren 6a Yolanda Barcinak (UPN), Iruñeko alkatesa berriak, bota zuen txupinazoa. Udaletxeko balkoitik ohikatu zuen: 'Pamploneses, pamplonesas, ¡viva San Fermín! ¡gora San Fermín! Behean, plazan, gazte jendea gerra zikinean aritu zen: inoiz baino gehiagoko txanpan, arraultzak, irina eta azafraia botatzen zen bazter guztietan. ETA eta presoen aldeko pankartak ikusi ziren eta haien aurkako ohiuak entzun: "Fiesta sí, política no" y "San Fermín, San Fermín". Urteroko paisaia, gutxi gora-behera. Aurten ordea ez zen Ikurriñarik ikusi Udaletxeko balkoian. Barcina alkatesak segurtasun neurri gogorrak ezarri zituen E.H.-ko zinegotziei Ikurriña ateratzea galerazteko. . Udaletxeko plazakoaz gain, Gaztelu Enparantzan eta Sarasate Pasealekuan jendetza izugarria bildu zen txupinazoa pantaila erraldoien bitartez zuzenean ikusteko. Jakingai praktikoak
| Programa ofiziala
|