| |
Datu orokorrak
Gaur egungo jatorria: Atanasio Fernandez eta Corteko Kontea
Dibisa: Horia eta urdina
Xakia: Kamutsa bi belarrietan
Lursaila: Constantina (Sevilla)
Antzinatasuna: 1974ko maiatzaren 20a
Historia Iruñean: 1980 (6), 1995 (6), 2002 (6), 2003 (6), 2004 (6), 2005 (6).
Orotara: 6 urte eta 36 zezen.
Zezen Ferian lortutako sariak: 1995.
Entzierroko portaera.
Ez dago aski erreferentziarik adardun hauen portaerari buruzko aurreikuspen bat arriskatzeko. Ganadutegi gogortzat hartzen dute eta, beraz, torero ospetsuek ez dituzte oso gustuko. Entzierroan parte hartzen zuten estreinako aldian, orain 26 urte, oso lasterraldi luzea (4.58 minutu) baina garbia egin zuten, nahiz eta zezenetako batek Manolo de los Reyes dobladorea harrapatu zuen. Ibilbidea ia bakarrik egin zuten, Santo Domingo aldapan joaldunetako bi atzean geratu baitziren. Hori dela eta, zezenak erabat bereizita sartu ziren plazara eta korrikalariek haietako bat egunkarien laguntzaz eraman behar izan zuten barrura.
1995ean entzierro arriskutsua burutu zuten, saldoa bereizia. Shane Baisden australiarrari azaleko adarkada bat eman zioten bizkarrean. Zezenak horren bereizita joan izanagatik korrikalari askoren erakustaldia ikusi ahal izan zen.
2002an entzierrorik “arruntena” egin zuten, festetan gorabehera gutxien izan zuena; hortaz, Iruñeko Kasino Berriak Ohorezko Espartina saria eman zion ganadutegiari. 31 urteko Vicente Alvez Lopez madrildarra, baina, adarkaturik suertatu zen.
2003. urtea: Entzierro jendetsua izan zen, festetako jendetsuena. Korrikalari kopurua bikoitza izan zen asteburua izateagatik. Aurreikuspenak bete egin ziren eta lasterraldiko hainbat zatitan zezenek ia jendartean bidea ireki behar izan zuten plazara heldu ahal izateko. Hala ere, entzierro hark korrikalari kopuruarekin bat ez zetorren balantzea utzi zuen: zazpi lagun izan ziren ospitaleratuta lasterraldiaren bukaeran, bi adarkadengatik eta besteak traumatismoengatik.
Iraupena: 3 minutu eta 4 segundo. Batez besteko abiadura: 16,1 Km/h.
2004. urtea: Zezenek ia bidea ireki behar izan zuten beren ondotik korrika zihoan edo alboetatik haiei begira zegoen jendartean. Lasterraldi zalapartatsu eta labainkorra izan zen: bi lagun gertatu ziren adarkatuta –bat Santo Domingon eta bestea Telefónican– eta beste lau erietxera eraman behar izan zituzten traumatismo eta kolpeak izanda.
Iraupena: 2 minutu eta 56 segundo. Batez besteko abiadura: 16,6 Km/h.
2005. urtea: Lau adarkada jendartean. Horrelaxe labur daiteke iazko entzierroa. Jendetsua, zikina eta nahasia izan zen. Lehen adarkada 515 kiloko Cubatisto zezenak jo zuen, kolore kiskalikoak, Santo Domingo aldapan Zizurko (Nafarroa) biztanle bat harrapatu zuen, Juan Carlos Labalde. Bigarrena Pitillitok, Mercaderesko bihurgunean, 24 urteko gazte bat adarkatu zuen. Hirugarrena Cubanosok egin zuen, Estafeta kalean 50 urteko André Laiheugue frantziarra. Eta laugarrena Yegüizo zezenak, plaza barruan 31 urteko Javier Marroquin burgostarra.
Iraupena: 2 minutu eta 59 segundo. Batez besteko abiadura: 16,5 Km/h.
© José Luis Larrea Apezteguía
|
|