2007/05/25
 
 
“El kalimotxo de mamá”, 2007ko Sanferminetan dantza egiteko eta izerdia botatzeko abestia
 
  Carbonellek interpretaturiko hiru bertsioak eta Bajo Ulloak zuzenduriko bideoklipa biltzen dituen CDa Kukuxumusuko denda ofizialetan dago eskura  
 




Kukuxumusuk “El kalimotxo de mamá” aurkezten du. Marka gogoko duten guztiek uda honetako egunaren 24 orduetan ardo merkearen eta kola freskagarriaren erritmoan ongi pasatzea lortu nahi du Marrazki Fabrikak abesti horrekin. Kalimotxoak bezala, abestiak nahasketa ederra darama: Mikel Urmeneta (inoiz ez baitago jakiterik zer eginen duen), Kukuxumusu enpresako ideien arduraduna eta ekimenaren sustatzailea, Pablo Carbonell (polifazetikoa baita), gaiaren egile eta interpretatzailea, eta Juanma Bajo Ulloa (goi mailako zinegilea baita), singlearen batera sortutako bideokliparen gidoia eta zuzendaritza eraman duena. “El kalimotxo de mamá” festarako abestia da, erritmo handikoa, ongi pasatzeko eta parrandarako sortua, besterik gabe; udako festak ditu xede nagusia, eta, nola ez, unibertsalenak, jendetsuenak, Sanferminak, ere.



Urmenetak Carbonell sortzen ari zela entzun zuen abestia, eta berehala ikusi zuen gai ezin hobea izango zela Kukuxumusu enpresaren arima islatzeko. Markak ekintza ugari aurrera eraman ditu 1989. urtetik aurrera bere zale guztiei ongi pasatzen laguntzeko, eta, dudarik gabe, horietako bat izanen da “El kalimotxo de mamá”.



Orri honetatik bertatik kargatu ditzakezu behera abestiaren bertsioetako bat eta Juanma Bajo Ulloak egineko bideoklipa. Baina “El kalimotxo de mamá” abestiaren hiru bertsioak eta bideoklipa (kalitate handian) biltzen dituen CDa lortu nahi baduzu, Kukuxumusuko edozein dendatara joan beharko duzu. Izan ere, 30 euroko edo 30 eurotik gorako erosketa eginez gero, opari emanen dizute CD hori.







Gozatu ederra hartzeko eta hartzeagatik



Goizalde batean, Donostiako Kontxari begira nengoela, talaia ezin hobea den Peio Ruiz Cabestanyren etxetik, eta marrazkiak egiten emandako gau baten ondoren, gitarra hartu eta zera xuxurlatu nion inoiz lo egiten ez duen Mikel Urmenetari: “El kalimotxo de mamá” gaiaren lau akordeko zirriborroa. Berak zera esan zuen, harriturik: “hori da, hori da, grabatu nahi dut; ez dakit ez zertarako ez zergatik, baina grabatu egin nahi dut” Eta horrela hasi zen dena. Abestia amaitu, nire lagunekin (Pájaro Juárez, gitarrak eta baxua; Guillermo Piccolini, pianoa, teklak, pandereta eta metal zein hari moldaketak; Guillermo MacGill, bateria) moldatu eta 18 chulos delakoak grabaketa gela kontratatu zuen; bidenabar, gainera, eta ziztu bizian, bertsio gautarrago bat eta espiritualago bat grabatu zuen, eta, koristarik ez zegoenez, dozena bat pista grabatu zuen, ni neu aritzen nintzela ahotsak aldatzen. Eta, orduan, Kukuxumusukoek zera proposatu zuten: eta bideoklip bat egiten baduzu, zer? Eta Juanma Bajo Ulloa zuzendari aritu zen. To, maila! Eta denok lanean, ideia eta filosofia hau tartean zeudela: zergatik eta zertarako jakin gabe. Orain, emaitza ikusita, jakin badakigu. Gozatu ederra hartzeko eta hartzeagatik





Pablo Carbonell