2006 Uztaila 5  6  7  8  9  10  11  12  13   14 
SANFERMIN GIDA
Kukuxumusu & Sanfermin
Kukuxumusu, 18 urteko parranda etengabea
ONLINE SHOP

Eguneko entzierroan lasterka egiteak zuretako duen arrisku indizea ezagutzera ematen dizugu
GALERIA
KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
  2007/04/01  
 
Entzierroa otzandu telebistarako
 
  Laster ikusiko ditugu Kataluniako Arena Shots ekoiztetxeak grabatu dituen irudiak  
 


Ekoiztetxe horrek San Fermin jaietako entzierroaren ideia hartu du Greziako croissant etxe baten iragarkia egiteko: croissant bat jan ondoren, mutil batek entzierro batean korrika ibiltzeko adina indar hartuko du. Planteamenduari dagokionez, erraza dirudi, baina gauzatzeari dagokionez, ez da batere erraza izan. Hasteko, Iruñeko Udalak azkenaldian ez du filmatzeko baimenik ematen...
[segi]


 
  2007/03/01  
 
Entzierroak munduan
 
  Mundu osoan entzierroaren inguruan dagoen irudi ezagunena uztaila den aldioro Iruñean ikusten duguna da. Baina ez da bakarra; izan ere, zezena animalia ona  
 


Mundu osoan entzierroaren inguruan dagoen irudi ezagunena uztaila den aldioro Iruñean ikusten duguna da. Baina ez da bakarra; izan ere, zezena animalia ona, ausarta eta indartsua da munduko kulturan eta balio horien sinbolo gisa erabiltzen da. Zama animalia gisa eta elikagai gisa loturik egon da zibilizazio askoren garapenari eta, arraza adoretsukoa, zibilizazioen ikuskizun...
[segi]


 
  2007/02/01  
 
Zinezko entzierroa
 
  Zinearen lehen urteetan, zinematografoa feriako aparatua zen, eta irudiak mundu osoko festetan ematen ziren.  
 


Ez al da, ba, entzierroa berez film baterako gai aproposa? Ba, badirudi baietz. Esate baterako, duela gutxi sanfermin.com helbidean irakurrita jakin izan dugu Koreako Jhon-Ho Bong zuzendariak non eta entzierroetan aurkitu duela ideia “The Host” pelikula egiteko.

Izan ere, dela anabasa, dela halabeharra, dela hamar mila lagunekin eta sei zezen adar zorrotzekin batera karrika...
[segi]


 
  2007/01/01  
 
Santo Domingoren eragina
 
  Entzierroaren lehen zatia, bere ezaugarri bereziengatik, lasterraldiaren tarterik bitxiena da.  
 


Entzierroaren lehen zatia da, haren lehen tartea, non zezenek ukuilua oldartsu uzten duten eta lasterraldi zoro batean abiatzen diren, non korrikalariek santuari abestu eta bost minutu geroago suziriaren danbatekoa entzun ondoren hegan egiten duten zezenei egoera txarragoan aurre egin behar izaten dieten, non dena horren azkar gertatzen denez pentsatzeko astirik apenas dagoen....
[segi]


 
  2006/11/01  
 
Entzierroaren “atzerriratzea”
 
  Azken 25 urteotan Iruñeko korrikalariak gehiengoa izatetik parte-hartzaileen erdiak baino gutxiago izatera pasatu dira  
 


Entzierroa munduko hainbat aldetatik etorritako zaleak erakartzen dituen gertakari jendetsua da. Iruñean egiten bada ere, korrikalariak txokorik urrunenetik etortzen dira, ikuskizun paregabeak, zeina batik bat azken 20 urteotan benetako Babelgo dorre bilakatu den, erakarrita.

Ibilbidean zehar ikus daitekeen herritartasun mosaiko hau nahiko berria da hala ere. Iruñeko eta...
[segi]


 
  2006/10/01  
 
Entzierroko “haurrak”
 
  Adin txikiko hainbat korrikalarik lasterketan hartzen du parte, udal arautegiak 18 urtetik beherakoei entzierroan korritzea eragozten badie ere  
 


Entzierroan lasterka egitea 18 urtetik gorakoei mugatua dagoen jarduera arriskutsua da. Hala ere, gazteenengan pizten duen grinak arautegia haustea ekartzen du batzuetan. Izan ere, eta orain dela bi edo hiru hamarkada baino gutxiagotan gertatzen bada ere, ez da arraroa izaten adardunen aurrean adin txikikoak ikustea.

“Nafarroako Zezen Ikuskizunen Araudiak” bere 91. artikuluan...
[segi]


 
  2006/04/01  
 
Egun beltzak
 
  Entzierroak badu bere egun zorigaiztokoen egutegi berezia  
 


Badira entzierroa makurtu egiten den egunak, ederki makurtu ere. Egunak, zeinetan zezenek beren arrastoa uzten duten, odola eta zaurituak –edo hilak, okerrenetan–, eta horiek Iruñeko erietxeetako larrialdietako zerbitzuek erantzuteko duten gaitasuna kinkan jartzen dute. 1980tik sei aldiz baizik ez da gertatu entzierro bakarrean lau adarkatu baino gehiago, beste batean bi hildako...
[segi]


 
  2006/01/01  
 
Adio Jandillari, adio izuari
 
  2006an parte hartuko ez duen ganadutegi cadiztarrak 17 adarkatutako lagun utzi ditu bere azken lau entzierroetan  
 


Jandilla ganadutegiak, korrikalariei beldur gehien ematen diena eta azken urteotan zauritu kopururik handiena utzi duenak, 1997tik lehen aldiz ez du sanferminetako entzierroetan parte hartuko. Zezenak korridetan behar bezala aritzeko berme eskasia izan da Miserikordia Etxeak Cadizko burdina bere egitarautik at uzteko zergatia. Hortaz, azken hamarkadako entzierroetan urtero-urtero,...
[segi]


 
  2005/11/01  
 
Entzierroa “show” bihurtuta
 
  Ezohizko portaerak, mozkorraldiak edo sinpleki ospea irrikatzea: lasterraldiaren beste aurpegi bitxi hori  
 


Azken garai hauetan entzierroa mota guztietako pertsonaiak igarotzen ikusi duen eszenatoki batean bilakatu da: korritzea besterik nahi ez dutenetatik edozein maneran nabarmendu nahi duten haietaraino, eta, haien nahiaren kontra bada ere, baita beren portaera bitxiak direla medio protagonista bilakatzen diren beste horiek.

[segi]


 
  2005/10/01  
 
Entzierroak irailean
 
  Zezenek ez dute beti uztailaren 7a aukeratu Iruñeko karriketan korritzeko  
 


Zale orok ongi dakienez, edo jakin behar duenez, sanferminetan zortzi entzierro egiten dira, betiere ibilbide berarekin, ordu berean –hots, goizeko zortzietan– eta, nola ez, urtero-urtero egun beretan, beti, 7tik 14ra bitarte alegia. Horrela da gure egunetan eta horrela da, orokorrean, aspaldiko partez. Hala ere badira salbuespenak, jakina, eta behin baino gehiagotan ibili...
[segi]


 
  3tik 1 [>] [>>]

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved