| |
Mikel Urmeneta, Kukuxumusuko sormen zuzendaria eta idei departamentuko arduraduna, asteazken honetan bertan Andreu Buenafuente aurkezle katalana Antena 3 katean gaueko 11:45ak aldera egiten duen saioan agertuko da eta Buenafuentek elkarrizketa eginen dio.
Mikel berriki Munichetik heldu da, Manfred Walloschke alemaniarrari “Urteko giri” saria eman ondoren, eta Buenafuenteren saioan Marrazki Fabrikak laster helduko diren Sanfermin jaietarako prestatu dituen egitasmoez ariko da: heldu den uztailaren 1ean martxan jarriko den Sanfermin.com/tv Internet bidezko 24 orduko telebista kateaz, pasa den asteburuan Munichen eginiko “Urteko giri” sari emateaz eta Pablo Carbonellekin berriki Iruñeko karriketan grabatutako “El kalimotxo de mamá” bideoklipaz. Carbonell bera Mikelekin batera egonen da saioan uda honetako festetan dantza egin eta izerditzeko pentsatua dagoen kanta honetaz hitz egiten.
Asteazkenean Buenafuentek bere azken aurreko saioa eginen du A3 katean, laster batean beste proiektu batzuei helduko dielako.
|
|