2006 Uztaila 5  6  7  8  9  10  11  12  13   14 
SANFERMIN GIDA
Kukuxumusu & Sanfermin
Kukuxumusu, 18 urteko parranda etengabea
ONLINE SHOP

Eguneko entzierroan lasterka egiteak zuretako duen arrisku indizea ezagutzera ematen dizugu
GALERIA
KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2007/06/21
 
 
Manfred Walloschke alemana, 2007 “Urteko Giria” izendatu du Kukuxumusuk
 
  Kukuxumusuko sormen zuzendari Mikel Urmenetak emango du saria Munich alemaniar hirian  
 


Datorren larunbatean, ekainak 23, Urteko Giriari ematen zaion IV. Saria banatuko da Munichen, Kukuxumusu kamiseta enpresak ematen duen saria. Honen bitartez Iruñea/Pamplonako jai herrikoiei lotuta, atzerritarren Sanferminenganako pasioa saritu nahi du. Aurtengoan,ManfredWalloschke alemaniarra izango da saritua, duela 28 urtetik Iruñeko Sanferminetako aspaldiko bisitaria.

Mikel Urmeneta, Kukuxumusuko sortzaile eta sormen zuzendariak banatuko du saria, Unionsbräu-Haidhausen-go garagardotegi ezagunean egingo den ekitaldian, Munichen, eta Sanfermin jaiak bisitatu ohi dituzten alemaniar ordezkari ugari bertan izango dira. Omenaldiaren ondoren bavariar afari tipikoa ospatuko da.

Walloschke Sanfermin jaietan ikustea ohikoa da. Lehen aldiz 19 urterekin iritsi zen Iruñeara, eta Isabel Aguirre Baztan iruindarrarekin ezkonduta dago, hain zuzen ere, festetara egindako lehen bisitaldietako batean ezagutu zuena. Zezenzalea, duela zenbait urtera arte entzerruko korrikalaria –Estafetako zatian-, Sanfermin jaietan nolabaiteko abiltasunez jotak kanta ditzakeen atzerritar gutxietako bat da.

Kukuxumusuko sormen-zuzendari Mikel Urmenetak, Walloschkeri saria ematea honela justifikatu du: “jaietan gertatzen den guztiagan duen interesagatik” eta “Sanferminetako ekitaldi guztietara iristeko, bere gogo biderkatzaileagatik, herri kiroletatik hasi eta zezenketetaraino, entzerrua edo erraldoiak tartean direla”.

Sari honekin, Kukuxumusuk bere izenean omenduko ditu “urtetan festetara datozen alemanak”. Era berean, Urmenetak gogorarazi du, Urteko Giria “atzerritar guztiek Sanferminetan parte hartzea eskertzeko saria besterik ez dela, beraiek lagundu dutelako festa aberasten eta interesgarri eta unibertsalagoa egiten”.

Walloschke horrela, saria jasoko duen laugarren laguna izango da, 2004an Carmen Margarita Alicea, Sidneyen (Australia) bizi den puertorikoarrak, 2005ean Lore Monning newyorktarrak, eta iaz Lars Ingvar Jungefors sueziarrak eskuratu eta gero.

Urteko Giri Saria Kukuxumusuk sortu zuen 2004an, iruindar enpresak Sanferminetan urteroko festa bat antolatzen dagoeneko hamaika urte daraman arren –“Guiri Day” izenekoa-, bisitari kanpotarra omentzeko. Aurten “Guiri Day” hau uztailaren 10ean ospatuko da eta bertan izango dira, aurtengo saritua,aurreko edizioetan saritutakoak, eta azken hamarkadetan bere sanferminetako ibileran Walloschkek lagun izan dituen ordezkari atzerritarrak.




 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved