2006 Uztaila 5  6  7  8  9  10  11  12  13   14 
SANFERMIN GIDA
Kukuxumusu & Sanfermin
Kukuxumusu, 18 urteko parranda etengabea
ONLINE SHOP

Eguneko entzierroan lasterka egiteak zuretako duen arrisku indizea ezagutzera ematen dizugu
GALERIA
KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2007/06/14
 
 
Miguel Izuk Sanfermin jaien mitoei buruzko liburua argitaratu du
 
  "Sexo en sanfermines y otros mitos" lanak Mikel Urmeneta, Marrazki Fabrikaren sormen zuzendariaren hitzaurrea du  
 


Sanfermin jaiak hasteko hiru aste pasatxo falta direla, Miguel Izuk, Iruņeko zinegotzi eta Nafarroako parlamentari ohiak, "Sexo en sanfermines y otro mitos festivos" lana aurkeztu zuen atzo; sanfermin jaiek duten alderdi ezberdinen inguruko ikuspegi propioa azterketa, bitxikeri eta pasadizoen bidez kontatuta. Izurekin batera, Txema Domench liburuaren editorea eta Mikel Urmenetaren panpina egon ziren, izan ere Mikel Urmeneta, Kukuxumusuko sormen zuzendaria liburuaren hitzaurreaz arduratu baita.

Liburuak, Iruņeko udalean bost urte zinegotzi lanetan aritu zen Miguel Izuk Navarra Hoy eta Diario de Noticias egunkarietan 1992tik aitzina argitaratutako hainbat artikulu biltzen ditu. Eta horietan guztietan, liburuaren izenburuak aipatzen duen moduan, festen inguruko hainbat gai jorratzen dira: sanferminetako mitoak (Riau Riauaren berreskurapena, prozesioa, Hemigway eta atzerritarrak, etab.), sexua sanferminetan, sanferminetako tauromakia ikastaro trinkoa, antologia apokrifoa, sanfermin jaiei falta zaizkien gauzak, ohitura berriak, pertsonaiak eta protagonistak.

Liburuaren lehenengo banaketa Diario de Noticias egunkariaren bidez eginen da, 8,95 euro ordainduta (harpidedunentzat 7,95), eta hilaren bukaeran Iruņeko liburu dendetan erosi ahal izanen da.



 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved