2006 Uztaila 5  6  7  8  9  10  11  12  13   14 
SANFERMIN GIDA
Kukuxumusu & Sanfermin
Kukuxumusu, 18 urteko parranda etengabea
ONLINE SHOP

Eguneko entzierroan lasterka egiteak zuretako duen arrisku indizea ezagutzera ematen dizugu
GALERIA
KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2007/05/31
 
 
Musika gehiago, toreroak eta jaiaren kartela
 
  Gutxiago falta da, eta jaian parte hartzen dutenak prestatzen hasi dira. Peñen Federazioak Sanferminetako kantak biltzen dituen diskoa plazaratu du  
 


Erruki Etxeak, bere aldetik, zezenak, toreroak eta prezioak iragarri ditu. Peñen Federazioak Sanfermin jaiei aurrea hartu eta jai antologikoa prestatu du. Hitzordua ekainaren 2an duzu, larunbatean, Iruñako Artsaia aretoan, hain zuzen. Ondo pasatzeko eta giroa berotzen hasteko, editatu duten disko bikoitzeko kantak zuzenean entzungo ditugu. Aipatu diskoan, kanta tradizionalak jasotzen dira (euskaraz nahiz gaztelaniaz abestutakoak), baita Nafarroako zenbait talderen bertsioak ere. Mintzagai dugun diskoaren hiru mila ale plazaratuko dira. "Dieciséis colores, una fiesta" lemapean datorkigun disko hori 18 eurotan dago salgai. Txema Estebanek egin du azala, Rakel Jiménezek, aldiz, liburutxoa. Labatelkueyo etxeak editatu du diskoa eta "El Sótano" estudioan grabatu zen, Iker Piedrafita bikainaren zuzendaritzapean.

Peñekin batera, honako taldeek hartu dute parte: La lengua del trapo, Lendakaris muertos, Dickers, De Foralettes, Gualitxo, Mr. Fylyn, Banda Batxoki, Los del Riego, Vendetta, Minutos de odio, Koma, El señor Ramón, Buitraker, El color de la duda, Nogratos, Mr. Moshing eta Leihotikan. Gainera, lehen diskoan kanta tradizionalak biltzen dira, birgrabatuta eta partehartze anitzagoaz. "Dieciséis colores, una fiesta" diskoan honakoak aurkituko ditugu: Astrainen baltsa, Aldapa, Alegría de Iruña, Anaitasuna, Armonía Txantreana, Donibane, El Bullicio pamplonés, El Txarko, Irrintzi, La Jarana, La única, Los de bronce, Muthiko Alaiak, Oberena, Rotxapea, Sanduzelai eta San Fermín.

Zezen feria 2007
Erruki Etxeak Zezen Feria 2007an izango diren toreroen kartela aurkeztu du. Manuel Alcorlo Barrerok egindako kartela feriako kartel tradizionalen modukoa da, eta nabarmentzeko modukoa da. Estetika alde batera utzita, aipatzeko modukoa da zenbait torero bi bider izango ditugula San Fermin ferian, hala nola Ferrera, Talavante eta Castella. Jesulín de Ubriquek agur esango die zezen plazei, eta Iruñean izango da azkenekoz. Enrique Ponce, aldiz, ez dugu Iruñean izango.

- Uztailak 5, osteguna.- Zekorketa mistoa. Miranda de Pericalvo ganadutegiko zekorrak. Pérez Mota, Pepe Moral eta hautatzeke dagoen hirugarren batentzako. Roberto Armendáriz burtzikari nafarra, lehen izango da arratsalde horretan.
- Hilak 6, ostirala.- Burtziketa jaialdia. Fermín Bohórquezen zezenak, Fermín Bohórquez, Pablo Hermoso de Mendoza eta Sergio Galán burtzikarientzat.
- Hilak 7, larunbata.- Dolores Aguirreren zezenak, Uceda Leal, Serafín Marín eta Iván Vicente toreroentzat.
- Hilak 8, igandea.- Miura zezenak, Luis Miguel Encabo, Rafael Rubio «Rafaeilllo» eta Fernando Robleño toreroentzat.
- Hilak 9, astelehena.- Fuente Ymbro ganadutegiko zezenak, Antonio Ferrera, Matías Tejela eta Salvador Cortés zezen-hiltzaileentzat.
- Hilak 10, asteartea.- Cebada Gagoren oinordekoen zezenak, López Chaves, Juan Bautista eta Alejandro Talavante toreroentzat.
- Hilak 11, asteazkena.- Jandilla ganadutegiko zezenak, Francisco Marco, El Cid eta El Fandi zezen-hiltzaileentzat.
- Hilak 12, osteguna.- Marqués de Domecqen zezenak, Jesulín de Ubrique, Sebastián Castella eta Alejandro Talavante toreroentzat.
- Hilak 13, ostirala.- Antonio Bañuelos ganadutegiko zezenak, Julián López «El Juli», Sebastián Castella eta José María Manzanares zezen-hiltzaileentzat.

Prezioak
Egunero ia 2.000 sarrera egoten dira salgai leihatilan bertan. Sarrerak, batez beste, % 3 garestiago egongo dira aurten. Garestiago gertatu da aurten toreroak kontratatzea. Baina Digital + katearekin lortu duten hitzarmenari esker, diru-sarrerak handitu egin dira. Feriaren aurrekontua 3,4 milioitatik gorakoa da. Erruki Etxeko zezen-batzordearen arabera, zenbateko horren % 70 zezen-hiltzaileentzako da eta %30 ganaduzaleentzako. Iazkoaren aldean, zifra hori % 10 baino gehiago handitu da.






 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved