2006 Uztaila 5  6  7  8  9  10  11  12  13   14 
SANFERMIN GIDA
Kukuxumusu & Sanfermin
Kukuxumusu, 18 urteko parranda etengabea
ONLINE SHOP

Eguneko entzierroan lasterka egiteak zuretako duen arrisku indizea ezagutzera ematen dizugu
GALERIA
KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2006/07/11
 
 
Berrehun metro zezenen aitzinean
 
  Korrikalari batek Osborneko adardunen erritmoari eutsi zion Estafetaren bukaeratik zezen plazaraino  
 


Juan Pedro Lecuona korrikalari nafarra sanferminetako lasterketarik ikusgarri eta luzeenetako baten protagonista izan da. Gorputz ahalmen ikaragarri bat erakutsiz, Osborne zezenen aurrean 200 metroz aritzeko gaitasuna agertu du.

Lecuona –elastiko gorriarekin jantzita- Estafeta eta Tejeria karriken arteko bidegurutzea baino pixka bat lehenago hasi da lasterka. Hortik, zezenek bera harrapatzen utzi ditu eta Telefónicara iritsi aitzin, tarte bat aurkitu du elkarrekin joaten ziren bost zezenen adarren aurrean.

Telefónicatik zezen plazara ez da zezenengandik hiru metro baino gehiagora bereizi eta indarra izan du zezen plazan sartu eta diametroaren erdialderaino ere korrika egiteko. Gero alde batera egin eta animaliei zezendegira sartzen utzi die.

Lasterketa osoaren grafikoarekin batera, argazki segidak, Telefónicako ohiko korrikalaria den Lecuonaren unerik onenak erakusten ditu. Osbornetarrekin batera, zalantzarik gabe bere entzierro onenetariko batetaz gozatzeko aukera izan du.

Grafikoa eta argazkiak: Google Earth, Xabier Lizarraga, Juan Ignacio Delgado, Iosu Pezonaga, José Antonio Pérez, Luis Azanza eta Ana Villanueva.



 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved