| |
PETAk ("Personas por la Ética en el Trato a los Animales" deituriko taldea) deituta, ehunka lagunek manifestazioa egin dute gaur, uztailaren 5ean, entzierro eta zezenketen kontra haien iritzia adierazteko.
Jai giroan eta Iruñeko ehunka bizilagun desfilea ikusten ari zirelarik, PETAko jarraitzaileak sanferminetako entzierroaren ibilbideko karriketan barna abiatu dira. Gobernu Ordezkaritzaren eskakizunei jarraikiz, manifestariak ez dira erabat biluztu, eta, orohar, barne arropa jantzita joan dira.
Manifestazioa, "Ponte en la piel del toro" ("Jarri zezenaren azalean") pankarta aitzinean zihoala, Curtidoresko zubitik abiatu da Santo Domingo karrikaraino, bertan zegoelarik jende gehiena. Segizioko partaideek, perkusionista batzuen laguntzarekin, zezenen karetak eta liburuxkak banatu dituzte PETAk dituen aldarrikapenen inguruko informazioarekin.
Aurreko urteen moduan, ekitaldia istilurik gabe egin da, nahiz eta Udal plazara iristean - poliziak horrela eskatuta- manifestazioa bertan behera gelditu den, bertan haur batzuk jolasean ari zirelako haientzako eginiko ekintza batzuetan.
|
|