2006 Uztaila 5  6  7  8  9  10  11  12  13   14 
SANFERMIN GIDA
Kukuxumusu & Sanfermin
Kukuxumusu, 18 urteko parranda etengabea
ONLINE SHOP

Eguneko entzierroan lasterka egiteak zuretako duen arrisku indizea ezagutzera ematen dizugu
GALERIA
KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2006/06/28
 
 
Kukuxumusuk eta NUP-ek "Entzierrometroa" sortu dute, entzierroen arriskua neurtzen duen aplikazioa
 
  Sistema www.sanfermin.com/encierrometro orrian dago eta sanferminetan Bluetooth teknologiaren bitartez mugikorretara behera kargatu ahal izanen da  
 


Kukuxumusuk eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak “Entzierrometroa” sortu dute, entzierroan elkartzen diren hainbat faktore erreferentziatzat hartuta erabiltzaileari lasterraldian izan dezakeen arrisku maila adierazten dion informatika aplikazioa. Sistema baliatu daiteke www.sanfermin.com/encierrometro web orrialdean eta sanferminetan zehar Bluetooth teknologiaren bitartez telefono mugikorretara doan behera kargatu ahal izanen da.

Ekimena Kukuxumusuk abiatu du; kamiseten diseinuan aritzen den enpresa honek sanferminekin lotura estua du eta 1997az geroztik Sanfermin.com web orria editatzen du. Entzierro batean objektiboki kuantifika daitezkeen hainbat faktore izaten direlako ideiatik abiatuz, haren arduradunek programa bat sortzeko erronkari heldu zioten, edozein korrikalarik jakin dezan lasterraldi bakoitzean zein arrisku objektibori egin behar dion aurre.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika eta Ikerketa Eragilearen Departamenduko Fermin Mallor, Sagrario Gomez eta Carmen Garcia-Olaverri irakasleek eta Zaragozako Unibertsitateko Pedro Mateok proiektuaren alde teknikoa garatzeko ardura hartu zuten, aldaera anitzeko estatistikari dagozkion metodologien bitartez. Aplikazioa diseinatzeko, 1980az geroztik egin diren 207 entzierroen datuak hartu zituzten oinarritzat eta entzierroarekin lotura duten 55 lagunen iritziak bildu zituzten.

“Entzierrometroa” informatika aplikazio erraza da, zeinarekin erabiltzaileak entzierro baten arrisku maila ezagut dezakeen, hamar aldagairi erantzuna emate hutsaz: korrikalariari berari (adina, egoera fisikoa, lo egindako orduak, alkohola, entzierroetako eta bestelako zezen ikuskizunetako eskarmentua eta araudiaren ezaguera orokorra) eta lasterraldiari (astearen eguna, ganadutegia eta zolaren egoera) dagozkien aldagaiei. Aldagai bakoitzari egokitzen zaizkion baloreen konbinazioaren arabera, emaitzak, 0tik 10erako indizean, egoera jakin batean entzierroan korrika egiteak izan dezakeen arriskua adieraziko du.

Programa, haren arduradunen aburuz, entzierroan lasterka egin nahi dutenentzat beste informazio erreminta bat eta lasterraldiaren zaleentzat entretenimendua izateko sortu da, besterik gabe. Hori bai, Kukuxumusutik eta NUPetik behin eta berriro diotenez, “inondik inora ez da honekin entzierroan parte hartzera inor animatu nahi”, eta era berean azpimarratzen dute soilki lasterraldiak egoera jakin batzuetan izaten duen arrisku orokorraren gutxi gorabeherako adierazle bat dela.

Gaurtik aurrera “Entzierrometroa” edozeinek kontsultatu ahal izanen du www.sanfermin.com web orrialdean. Halaber, hurbil dauden San Fermin jaietan zehar aplikazioa telefono mugikorraren bitartez ere behera kargatu ahal izanen da –musu truk, Bluetooth teknologiaz– Kukuxumusuk Estafeta kalean, entzierroaren ibilbidean berean, dituen bi dendetan jarrita izanen diren gailuen ondoan.



 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved