2006 Uztaila 5  6  7  8  9  10  11  12  13   14 
SANFERMIN GIDA
Kukuxumusu & Sanfermin
Kukuxumusu, 18 urteko parranda etengabea
ONLINE SHOP

Eguneko entzierroan lasterka egiteak zuretako duen arrisku indizea ezagutzera ematen dizugu
GALERIA
KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2001/12/24
 
 
"LORE ARTEAN", SANFERMINETAKO MUSEOA IZANEN DENA
 
   
 


Emilio Tuñón Álvarez eta Luis Moreno Mansilla arkitektoek Iruñeko Udalak Sanferminen Museoa eraikitzeko antolaturiko ideia lehiaketa irabazi dute, "Lore artean" izeneko proiektua aurkeztuz. Estudio madrildarrak Iruñeko Alde Zaharra Arrotxapearekin pasabide batez lotuko duen museoa diseinatu du. Pasabidea Bilboko Guggenheim museoaren aurrean ongietorria ematen duen “Puppy” txakurkumearen antzera, lorez estalia izanen da. Epaimahaiak abenduaren 13an eman zuen jakitera erabakia eta nabarmendu zuen aurkezturiko lanen maila bikaina.


Emilio Tuñón eta Luis Moreno arkitektoen lan irabazleak gainerako bi proiektu finalistak gainditu ditu: Joao Álvaro Rocha eta Camilo Rebeloren irtenbideak, esaterako, Parmako gotorlekua sartzen zuen eraikinean; eta Gonçalo Nuno Pinheiro de Sousa Byrne eta Manuel Rocha de Aires Mateus halaber arkitekto portugaldarren proiektuak, 10 eraikin tematikoko multzoa aurkeztu zuen. Epaimahaiaren erabakia izateaz gain, lan finalistak ezagutzera emateko egin zen erakusketara joandakoek ere "Lore artean" proiektua gogokoen hautatu dute.

Hau ez da Tuñónek eta Morenok neurri honetako proiektua egiten duten estreinako aldia, estudio madrildar berak egin baititu Zamora eta Castellóko museoak, eta horiengatik hainbat sari jaso baituzte.

Proiektu irabazlearen ezaugarri nagusien artean, izaera birtualeko eta teknologia berrietako elementuak eta, gainera, hiru dimentsiotako irudiak ikusi ahal izateko Imax pantaila bat izanen dituen pasabidea da. Kanpoaldeko goiko aldea, luzeran 150 metro eta zabaleran 30 metrokoa, urtean zehar aldatuko diren lorez eta landarez estaliko da. Hiriko alde zaharrean museoa Parmako gotorlekuan sartuko da, eta han, bilduma iraunkorra erakusteko eraikin batzuk hondeatuko dira: Kilikiak, kartelak eta jaia gauzatzen duten beste hainbat osagai. Arrotxapea auzoan ikerketa eta bulegoen atalak kokatuko dira. Bisitariek bi norabideetako edozeinetan egin ahalko dute ibilbidea.

Hemendik aurrera, proiektua gero eta gehiago zehaztuko duten xehetasunak garatuz joanen dira bi arkitektook; hasteko, pasabide gainean jarriko diren landareak, eta jarraitzeko, museoaren eduki zehatzak edo eraikitzeko erabiliko diren materialak, horien artean hormigoi zuria eta beira tratatua aztertzen ari dira. Udalak, dena ongi badoa, gauzatze proiektua datorren urteko amaieran prest izatea aurreikusten du. Museoaren kostua osotara 2.200 milioi pezeta ingurukoa (13,2 milioi euro inguru) da, eta horietatik 600 Europar Batasunak eman ditu eta beste 400 Iruñeko Udalak.





 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved