2006 Uztaila 5  6  7  8  9  10  11  12  13   14 
SANFERMIN GIDA
Kukuxumusu & Sanfermin
Kukuxumusu, 18 urteko parranda etengabea
ONLINE SHOP

Eguneko entzierroan lasterka egiteak zuretako duen arrisku indizea ezagutzera ematen dizugu
GALERIA
KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2001/09/26
 
 
Sanferminak zezenaren ikuspuntutik
 
   
 


Iruñeko eta bertako festen irudirik adierazgarrienetako bat zezena da. Iruñean Sanferminetan jendeak, herriak, baizik ez du zezen suharrari berari protagonismo pixka bat kentzeko ahalmena. Aspaldi honetan, hala ere, ugaritu egin dira zezenari ematen zaion tratua eta Iruñeko festetan egokitzen zaion zeregina kritikatzen dituzten ahotsak.

Zezena protagonista da festen ekitaldi nagusian, hots, zezen feriaz gain (zezenketak), entzierroan. Hain karisma handia du orain Iruñean, ezen Sanferminetako zezen feria nazioartean ezagutzen baita kasta oneneko eta, itxura, tamaina eta adakera direla eta, ganadutegirik ikusgarrienak ekartzeagatik. Iruñean soilik izaten zaio mirespen handiagoa zezenari zezenkariari baino. Iruñeko feria zezenketazale baino zezenzaleago den bakarra da.

Nahiz eta alaitasuna gainezka egon, jendeak festan parte hartu eta hirian uztailaren 6tik 14ra bitartean milaka eta milaka litro alkohol irentsi, zezenaren figurarik gabe, ez litzateke festarik.

Eta hori ederki dakite Iruñeko festetan urtez urte gero eta gehiago diren zezenen aurkako ekintzaileek. Beren protesta ekintza nagusia zezen plaza inguruan egiten dute, zezenketa hasterakoan. Peñek zezen plazako harmailetaraino egiten duten desfilean sarturik iristen dira. Haiek, jakina, ez dira plazan sartzen, haiek, besterik gabe, pankarta bat eramaten dute "zezenketetan egiten den tortura basati ikaragarria eta, batik bat, gizarteak zoritxarrez onartzea" salatzeko.

Haiek karriketan agertzea ez da jadanik anekdota soila: Iruñean eskatzen dutena betez gero, ia festaren bukaera litzateke. Bestalde, bertakoengandik sinpatia eskasa jasotzen dute. Oportunismoa egozten zaie, beren ordezkaritza nabariena Iruñera festez uztailaren hasieratik gozatzera etortzen diren kanpoko punkiak dira eta. Horrek, bistakoa da, ez du zezenen aurkako mugimendua Iruñean sartzen laguntzen, serio inoiz hartu ez baitituzte, ezta komunikabideek ere.

Sanferminak krudelak dira?

Gustatu ala ez, Sanferminen kultur ardatzak zezenaren benetako parte-hartzea eskatzen du, uztailaren 6tik 14ra, arratsaldero, berori zezen plazan ankerki hiltzean une gorenera iristen dena. Eta entzierroa betidanik arratsaldeko zezenketari oso loturik egon da. Berez, abelburuak Iruñeko karriketan barna zezen plazaraino -han hiltzeko- egiten ohi zen garraioa zen.

Era berean, bidezkoa da honako hau paradoxa dela onartzea: zenbait herrialdetan, honetan adibidez, zezen kultura errotuarekin batera, jateko edo laguntza maskoten negoziorako diren animaliak garraiatze, tratatze eta hiltzeari buruz, oso babes arau zorrotzak egotea.

Gertaera baten edo bestearen egokitasuna baloratzeko asmorik gabe, interesgarri suertatzen da, bai, Sareen Sarean bat etortzen ez diren ahotsak miatzea, zuzen ala zeharka Sanferminetako ekitaldi nagusien aurka, hau da, entzierro eta zezen feriaren aurka, protesta egiten dutenak.

Hor dago eztabaida, argudio eta kontrakarrek Interneteko milaka orrialde betetzen dute, hala nola animalien mundua babesteko Grupo Gandhi elkartearena. Orrialde horretan zezen toreaketa arte eta kultur nortasunaren ezaugarri gisa defenditzen dutenen argudio tradizionalen antitesiak agertzen dira txukun.

Internetek bere baitan edozein mezu, edonondik etorrita ere, sartzeko ahalmenak zezen ekitaldien aurkako borrokari buruzko ahots ezberdinak ekartzen dizkigu.
Alde batetik, gaiaren inguruan iritzi dokumentatu eta hausnartua azaltzen duten orrialdeak, Lorenzo Peñarena alegia (gaztelaniaz). Lorenzo Peñak zera defenditzen du: "Zezenketak eta gainerako ospakizun anker, sadiko eta iraingarriak, ondoz ondoko gobernu atzerakoi eta ez herrikoiek oligarkia finantzario eta lur jabeen zerbitzuan bultzatu eta sustatu dituztenak, berehala eta osorik deuseztatzea".
Badira eremu psikologiko eta antropologikoagoetara jotzen duten saiakera sakonagoak, besteak beste, Doctora Hilda Betriz Salmerón García doktoreak idatzi eta Lorenzo Peña pentsalariaren orrialdeetan ere dagoena. Hildak tauromakiaren oso azterketa interesgarria egiten du, "gizakia bere sen primarioenetara itzultzen duen erotismo mota gisa".

Beste ekimen oso gazte batzuetan, animalien aurkako tratu txarra salatzeaz gain, babesteko jardueretan aritzen dira pertsonak berak. Horietako bat da Nuevo Mexikon bizi den 11 urteko Jordy Browmen “Animal News” orrialdea.Orrialde horretan, Jordyk berak animaliak babesteko, zezenak batik bat, eginiko gurutzada ikus daiteke besteak beste.

Zezenketak deuseztatzeko borroka, eragina geure Estatuan izateaz gain , beste zenbait herrialdetan animaliak babesteko diren erakundeen jardueren oinarria da, Kolonbian , Italian , Holandan etc (http://www.llavenet.com/mac/), e.a.

Adierazgarriak dira zezen ekitaldietan tradiziorik ez duten herrialdeen orrialdeak, zeren, bestalde, animaliak osagarri dituzten bestelako herri tradizio errotu batzuk salatzen baitituzte. Horren adibide , Shark da ,zezenketak deuseztatzeko eskatzeaz gain, rodeo amerikarra bukatzearen alde agertzen den orrialdea.

Baina badira zezen ekitaldien aurkako mugimenduak sendotzen gutxi laguntzen duten orrialdeak ere, zenbait tradizioren jatorria -entzierroarena, kasu- erabat ezezaguna zaielako. , Salvador Raich Ullanen orrialdea da horietako bat (http://www.geocities.com/EnchantedForest/Creek/1898/1Raich.htm), entzierroaren jatorria "haragirik urtean jateko aukera bakarra ospatzeko populaziorik pobreenek egina" dela azaltzen duena.

Beste batzuetan, , “Club de fans del toro que mató a Manolete” , (Manolete -1947. urtean hil zen toreaketako mitoa- hil zuen zezenaren jarraitzaileen elkartea) izenekoak dituenetan alegia, zezenen inguruko ekitaldien aurkako eta indarkeriarik gabeko borroka defenditzen dute adarkaturiko toreatzaileen argazki bildumak erakutsiz, Manolete hil zuen zezena bera ohoratzeaz gain.




 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved