La Pamplonesa musika bandak zur eta lur utzi gaitu denak bere aurpegi aldaketarekin. Goizeko zazpietan, Dianak (Iruñetik egiten den ibilbide musikala goiz jaiki nahi ez dutenak esnarazteko) jotzen diren ibilbidean bertan horrelaxe agertu dira Kukuxumusuko kameren aitzinean euren eraldaketa berria erakutsiz: musikari soila izatetik musikari-adardun izatera pasatuz. Inguruan ziren goiztiar eta parrandazale guztiak erabat txundituta... [segi]
Emakumeei bereziki eskainitako “Pamplonesas, viva Sanfermin” oihuarekin hasiera eman zien atzo Idoia Saralegui Iruñeko Udaleko zinegotziak bederatzi eguneko festei, euririk eta istilu handirik gabe Iruñeko alde zaharreko karriketan milaka lagun bildu zituen Txupinazoarekin.
Mukia minutu erdia pasatu ondoren piztu zen eta horrek zalantza uneak eragin zituen. Alabaina, azkenean, Idoia Saraleguik esaniko hitzen ondotik, eztanda... [segi]