| |
Entzierroa ez da tokirik aproposena zure maitearekin sorbaldatik helduta paseatzeko. Edo, behintzat, ez du ematen, eta are gutxiago kailejoi estu bat, hil zaitzakeen zezen batetik hamar zentimetro eskasetara eta inguruan ehunka korrikalari dituzula, zeini ez zaie batere axola zure amodioa ezta zure lagunari egin nahi dizkiozun maitasun adierazpenak. Irudiko mutikoa eta neskari gutxi axola zaie Juan Pedro Domecq ganadutegiko zezena ondo ondotik pasatzea. Pozez zoratzen lasterka egin dute kailejoitik, munduari euren arteko maitasuna, gizon eta zezenen arteko lasterketa batek ekartzen ahal dituen arrisku tuntunen gainetik dagoela erakusteko. Oraingoan onik atera dira, baina apika hurrengoan ez dute horrenbeste zorterik izanen. Entzierroak beti uzten gaitu zur eta lur. Jendeak ere bai.
Argazkia: Iban Aguinaga-Iruņapress
Argazki segida ikusi
|
|