2005 Uztaila 6  7  8  9  10  11  12  13   14 
SANFERMIN GIDA
GALERIA BERRIA

Festako argazkigile onenen 900 irudi baino gehiago sanfermin.com orrialdearen erakusketa berrian

KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
SPOT TV 3D
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2005/07/07
 
 
Txupinazo bat emakumeentzat
 
  Idoia Saraleguik piztu zuen erritmo biziko bederatzi eguneko festei hasiera ematen dien suziria  
 


Emakumeei bereziki eskainitako “Pamplonesas, viva Sanfermin” oihuarekin hasiera eman zien atzo Idoia Saralegui Iruñeko Udaleko zinegotziak bederatzi eguneko festei, euririk eta istilu handirik gabe Iruñeko alde zaharreko karriketan milaka lagun bildu zituen Txupinazoarekin.

Mukia minutu erdia pasatu ondoren piztu zen eta horrek zalantza uneak eragin zituen. Alabaina, azkenean, Idoia Saraleguik esaniko hitzen ondotik, eztanda egin zuen suziriak eta Iruñea ofizialki murgildu zen festa giroan, nahiz eta eguneko hasierako orduetatik parranda giroa somatzen zen hiriko hainbat txokotan. Confetti zaparrada batek, “Sanfermin, Sanfermin” oihuek eta cava oparoak eman zioten hasiera hilaren 14ra bitarte etenik izanen ez duen festari.





 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic