2004 Uztaila 6 7 8 9  10 11 12 13 14
SANFERMIN GIDA
2004ko afixa

Mikel Urmeneta eta Marta Coronado, Kukuxumusuko langileak, 2004ko Sanfermin Afixa Lehiaketak

KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
SPOT TV 3D
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
BERRIAK
2004/07/09
Kukuxumusuren omenaldia konpartsari

Kukuxumusuk omenaldia egin zion atzo bertan, uztailak 8, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsari. Ekitaldian tamaina handiko bi kamiseta jantzi zitzaizkien konpartsako bi erraldoiri. Jende anitz bildu zen Marrazki Fabrikaren denda aurrealdera haurrek bereziki jarraitu zuten... [segi]

2004/07/07
Dennis Rodamn entzierroan

NBA saskibaloi jokalari ohiak gaurko entzierroan parte hartu, zehazki errateko Santo Domingoko aldapako bukaera aldean. Kirolari amerikarrak zezenengandik metro batzuetara korrika egin zuen eta gero eskuinaldera atera zen, beheko argazkian ageri den moduan.

Rodman Esklerosi... [segi]

Ikusi berrien artxiboa
PHOTO EXPRESS
   
14 22:10 h.   14 23:58 h.   14 23:59 h.
   
14 24:00 h.   14 24:05 h.   14 24:06 h.

14 Adios, los musicos dejan la ciudad de noche 24:07 h.
EGUNEKO SASI EKITALDIA
Dantzaldira dantzarik ez egitera

Dantzatzea sanferminetan. Inkesta guztien arabera, festetan sarriago praktikatzen den seigarren gauza da, garagardoa edateak, oso ozenki hitz egiteak, galtzeak, besarkadak emateak eta komun publikoetatik at txiza egiteak ez besterik gainditua. Estatistikek kontrakoa esan arren, eta guztirako baitago jendea aukeran, bada dantza sekula egiten ez duena ere, ezta sanferminetan ere. Estreinakoz eta azken aldikoz dantza egin zuelarik zer edo zer hautsi zuen jendea izan ohi da: txorkatila, kokzixa, bularrezurra edo dena delakoa.
Haiena erabaki zaila da, baina errespetagarria. Gaur gauean dantzaldi tokietan eta hiriko zenbait tabernatan murgilduko dira berriro ere. Iritsi, gelditu, musikari erreparatu, mistiko jarri eta zerbaitek min egiten dien... [segi]

SANFERMINETAKO ISTORIOAK
1968  Biluzik plazan

1968ko uztailaren 11ko entzierroan lasterkari frantses batek sanferminen historiako eszenarik beroena protagonizatu zuen. Entzierroan lasterka egin, plazara iritsi, zezenak hurbiletik ikusi, lasterketa zertan zetzan zuzenean jakin eta Estrasburgora lagunei kontatzera itzuli ahal izatea, hori zuen nahi bakarra. Baina oso asmo txarreko zezen bat ez zegoen hori onartzeko prest. Erreparatu zion, nonbait gustatu zitzaion eta, plaza barnean, atzeman zuen. Hala ere, adarkada egin eta azpikoz gora utzi ordez, arropa erantzi galtzak eta galtzontziloak nahiago izan zuen 20.000 baino gehiago ziren ikusleek ikuskizunaz gozatzen ahal zezaten. Adarkadatik libratu zen gizona, baina galtzarik gabe geratu zen


Iturria: “Historia y carteles de San Fermín”, Fernando Hualderena
Photo Express
Festaren epizentroko gertaeren argazkiak
Fonoteka
Festako soinuak entzun
Bideoteka
Sanferminetako bideo-oroitzapenak. Ez ahaztekoak
Peñak 2004
Iruñako Peñen pankartak hementxe dituzu...
Fauna
Sanferminetan karriketatik ikusten ahal diren pertsonaia arruntak
Jan eta edan
Ezagutu zer jan eta edaten den sanferminetan

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic